Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Argentinako sei etxe eta Frantziako beste bat diru-laguntza honen onuradunak izango dira
Argentina eta Txileko Nafarroako dantzariak azaroan egindako dantza Mar de Platan (Argentinan)
(
irudia handitu
)
Hauek dira emandako laguntzak:
- Argentinako Nafarroako Etxeen Federazioa. 1.125 euroko diru-laguntza eman zaie funtzionamendu gastuei aurre egiteko.
- Rosarioko Nafarroako Etxea (Argentina). 37.500 euro eman zaizkie euren gizarte egoitza eta Funesen (Santa Fe) duten pilotalekua hobetzeko.
- Mendozako Nafarroako Etxea (Argentina). 30.000 euro eman zaizkie euren gizarte egoitza handitzeko jabetza bat erosi ahal izateko.
- Buenos Aireseko Nafarroako Etxea (Argentina). 16.000 euro eman zaizkie; horietatik 10.000 euro euren gizarte egoitzan inbertitzeko erabiliko dituzte 3.000 euro kultura jardueretan eta 3.000 euro funtzionamendu gastuetarako.
- Sudeko Nafarroako Etxea (Mar del Plata, Argentina). 10.000 euro eman zaizkie letratuen ordain-sarien ordainketa finantzatzeko.
-Bolibarreko Nafarroako Etxea (Argentina). 5.500 euro eman zaizkie, horietatik, 2.000 euro kultur jardueretan erabiliko dituzte, 2.000, funtzionamendu gastuetarako eta 1.500 gizarte egoitza hobetzeko.
- "Navarra Siempre", Pariseko Nafarroako Etxea (Frantzia). 7.000 euro eman zaizkie, horietatik, 4.000 euro kultur jardueretarako erabiliko dituzte, 2.000 funtzionamendu gastuetarako eta 1.000 altzariak erosteko.