(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 107.125 euroko laguntzak eman dizkie beste herrialdetako Nafarroako etxeei asteartea, 2007.eko uztailak 17

Argentinako sei etxe eta Frantziako beste bat diru-laguntza honen onuradunak izango dira


 Mar del Platan egindako dantza

Argentina eta Txileko Nafarroako dantzariak azaroan egindako dantza Mar de Platan (Argentinan) ( irudia handitu )

Hauek dira emandako laguntzak:


- Argentinako Nafarroako Etxeen Federazioa. 1.125 euroko diru-laguntza eman zaie funtzionamendu gastuei aurre egiteko.


- Rosarioko Nafarroako Etxea (Argentina). 37.500 euro eman zaizkie euren gizarte egoitza eta Funesen (Santa Fe) duten pilotalekua hobetzeko.


- Mendozako Nafarroako Etxea (Argentina). 30.000 euro eman zaizkie euren gizarte egoitza handitzeko jabetza bat erosi ahal izateko.


- Buenos Aireseko Nafarroako Etxea (Argentina). 16.000 euro eman zaizkie; horietatik 10.000 euro euren gizarte egoitzan inbertitzeko erabiliko dituzte 3.000 euro kultura jardueretan eta 3.000 euro funtzionamendu gastuetarako.


- Sudeko Nafarroako Etxea (Mar del Plata, Argentina). 10.000 euro eman zaizkie letratuen ordain-sarien ordainketa finantzatzeko.


-Bolibarreko Nafarroako Etxea (Argentina). 5.500 euro eman zaizkie, horietatik, 2.000 euro kultur jardueretan erabiliko dituzte, 2.000, funtzionamendu gastuetarako eta 1.500 gizarte egoitza hobetzeko.


- "Navarra Siempre", Pariseko Nafarroako Etxea (Frantzia). 7.000 euro eman zaizkie, horietatik, 4.000 euro kultur jardueretarako erabiliko dituzte, 2.000 funtzionamendu gastuetarako eta 1.000 altzariak erosteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa