(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gobernuak 608.535 €uroko inbertsioak agindu ditu Etxeberri, Hiriberri eta Sakana Mankomunitaterako asteazkena, 2007.eko uztailak 18

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 608.535,59 euroko inbertsioak onetsi ditu, Etxeberri eta Hiriberrin (Arakil) azpiegiturak egiteko, Toki Azpiegituretako Planaren diru-laguntzarekin, eta azpiegiturak erosteko, Sakanako Mankomunitatean erabiltzeko. Aipatutako Planak 387.068,52 euroko diru-laguntza bat hartzen du barne.


Ondoren, zehazten dira emandako diru-laguntzen eta inbertsioen zenbatekoa.






Era berean, gorotz eta euri urak banatzeko sare bat ipiniko da. Gorotz uretako hodien tutueria PVC-koa izango da, 250 eta 315 mm diametroarekin eta euri-uretakoak, berriz, PVC-en egingo dira 160 edo 200 mm diametroarekin. Erregistro putzuak metro 1 barne diametroko aurre fabrikatutako hormigoizkoak izango dira, norabide aldaketetan edo, gutxienez, 50 metroz behin ipinita.






Horretaz gain, hornikuntzako sare guztia berrituko da, 80 mm-ko galdaketa harikorreko tutueriaren bidez, 4 su-aho, sute-aho bat, eta ebakuntza balbulak ipiniko dira, zirkuituaren hasieran eta amaieran. Gorotz hodien tutueria PVC-koa izango da 250ekoa. Euri-uretarako PVC-ko 315 eta 400 mm-ko tutueria erabiliko da. Hartuneak putzura edo tutura egingo dira, PVC-koa, 200 mm-koa. Erregistro putzuak metro 1eko barne diametroko aurretik fabrikatutako hormigoizkoak izango dira, eta norabide aldaketetan edo 50 metroz behin ipiniko dira.





Xasisa hiru ardatzekoa izango da, 28 Tm-ko P.M.A., esekidura pneumatikoa, koipeztatze zentralizatua eta 390 CV potentzia. Zapaltzeko kutxak 23 m3 edukiera izango du eta edukiontzien zamako erabilera anitzeko jasogailua. Azken horren edukierak 240 eta 1.100 litro artekoa izango da. Horretaz gain, kuboekin eta edukiontziekin erabiltzeko erabilera anitzeko edukiontzi-jasogailuak, orratz sistema eta DIN beso tolesgarriak izango ditu (alboko torlojuen bidezko bilketa).




Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa