(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abuztuaren 15ean, Nafarroan erdi debekualdia irekiko da, 2007/2008 kanpaina zinegetikoa abian jarriz asteazkena, 2007.eko uztailak 18

Irailaren 1ean basurdearen ehiza larria eta azeriaren ehiza xehea hasiko dira uxaldian; eta urriaren 1ean, berriz, usoarena


Abuztuaren 15ean erdi debekualdia hasiko da Nafarroa guztian, 2007/2008 denboraldi zinegetikoaren lehenengo platera. Horrela araupetzen da ehiza debekualdiei buruzko foru arauan, Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuko kontseilariaren lanetan diharduen kontseilariak sinatuta. Aipatutako araua laster argitaratuko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.


Abuztuaren 15 eta irailaren 9 arteko erdi debekualdian, ostegunero, larunbatero, igandero eta jaiegunetan honako espezieak harrapatu ahal izango dira: basahatea, usapal arrunta, usapal turkiarra eta haitz-usoa, mika arrunta, bele txikia eta belea. Azken espezie horiek beste edozein espezie zinegetikoaren debekualdia irekita dagoen urteko edozein garaian harrapatu daitezke. Galeperraren ehizaldietan azeriei ere tiro egin ahal izango zaie.


Bestalde, ehiza larria, irailaren 1ean hasiko da basurderako eta orkatzerako, eta irailaren 16an, oreinerako zelatan eta urriaren 12an, berriz, uxaldian.


Basurdearen ehizaldia 2007ko irailaren 1ean hasiko da, 2008ko otsailaren 28a arte, ostegunetan, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan.


Orkatzaren ehizaldia, uxaldian, 2007ko irailaren 1ean hasiko da 2007ko abenduaren 30arte, ostegunetan, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan. Era berean, zelatan harrapatu ahal izango dira 2008ko maiatzaren 1etik 2008ko ekainaren 30 arte, egunero, Antolamendu Zinegetikoaren Planaren kupoari egokitutako eta denboraldian ez amildutako ale ar guztiak.


Oreinaren ehizaldia, uxaldian, 2007ko urriaren 12tik 2008ko urtarrilaren 20ra arte irekiko da, ostegunetan, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan, eta harrapatu ahal izango dira Antolamendu Zinegetikoaren Planean zehaztutako kupo zehatzak. Oreinaren ale arren zelatako ehizaldia 2007ko irailaren 16tik 2007ko urriaren 7ra arte garatuko da, espresuki baimendutako barrutietan.


Adarzabalaren ehizaldia baimenduko da 2007ko urriaren 12tik 2008ko urtarrilaren 20ra arte, ostegunetan, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan.


Pagausoaren eta txolomaren ehizaldia, baimendutako paradetan eta txaboletan, urriaren 1etik abenduaren 8ra arte izango da.


Ehiza xehea azaroaren 1ean hasiko da urtarrilaren 27ra arte, eperra, untxia, erbia, uretakoak, usoa, birigarroa, faisaia eta korbidoetarako; eta urriaren 14tik urtarrilaren 28ra arte, oilagorrerako.


Untxi kalteak justifikatzen dituzten barrutiek (kalteak direla eta untxien ehizaldiak baimentzeagatik), edo, ondorio horretarako, Antolamendu Zinegetikoaren Planetan ezarritako barrutietan edo zonalde jakinetan, 3tik gorako untxi IKA duten barrutiek, halaber, toki horietan ehiza egin ahal izango dute, 2006ko abuztuaren 6tik 2006ko urriaren 15era arte, larunbatetan, igandetan eta jaiegunetan, modu antolatuan. Ehizaldi horietan, zaindari bat izan beharko da nahita nahiez. Horretarako, aipatutako Departamentuari, aurretik, ehizaldiko egun zehatzak, kalteen justifikazioa eta zaindariaren kontratazioa jakinaraziko zaizkio.


Azeriaren ehizaldia, uxaldian, baimenduko da irailaren 1 eta otsailaren 28 artean eta gordeleku ondoko itxaronaldiaren bidezko ehiza, berriz, azaroaren 1 eta otsaileko 25 artean.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa