Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 608.535,59 euroko inbertsioak onetsi ditu, Etxeberri eta Hiriberrin (Arakil) azpiegiturak egiteko, Toki Azpiegituretako Planaren diru-laguntzarekin, eta azpiegiturak erosteko, Sakanako Mankomunitatean erabiltzeko. Aipatutako Planak 387.068,52 euroko diru-laguntza bat hartzen du barne.
Ostiralean, hilak 20, "Correpueblos" hirugarren edizioa hasiko da, 200 biztanle baino gutxiagoko Nafarroako herrietan garatzen den udako ikuskizunen eta zinemen programa. Hura, irailaren 2a arte, 69 herritara iritsiko da. Bai zine proiekzioak eta bai antzezlanak herrietako plazetan eta pilotalekuetan garatuko dira 22etatik aurrera.
Irailaren 1ean basurdearen ehiza larria eta azeriaren ehiza xehea hasiko dira uxaldian; eta urriaren 1ean, berriz, usoarena