Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
2007ko Cultur edizioa, turistari Foru Komunitateko egonaldia atseginagoa egitea helburu duen Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuaren programa, bihar hasiko da, ostirala, hilak 20, eta irailaren 2an amaituko da.
Programak kontzertuak eta izaera askotariko kultur jarduera eskainiko ditu 26 herritan edo enklabe desberdinetan. Uztailaren 20tik irailaren 2ra arte, pinturako lau erakusketa bisitatu ahal izango dira Lekunberrin, Bertizeko Jaurerrian, Oliten eta Agoitzen, eta Leire eta La Olivako monasterioetako bezperetara joan ahal izango dira. Asteburu honetan, Foru Komunitateko bisitariek "Bako Melodiak" ikusi ahal izango dute, Garcés-Loinaz-en, ostiralean, hilak 20, baita larunbaterako, hilak 21, programatutako askotariko jarduera ere: folk muska Alboka taldearekin Lekunberrin, Camino de Santiago Abesbatzaren kontzertu bat Mendigorrian eta dantza folklorikoa Uxuen, Amaiur Dantza Taldearen eskutik. Igandean, hilak 22, erabateko protagonista ganbera musika izango da: Oblivion Boskotea Irantzuko Monasterioan, Iruñeko "Oskarbi" saxofoi laukotea, Iratiko Oihanean, A-Cuatro taldea Orreagan eta Súbito Cámara taldea Lizason.
Uda guztian zehar, eta irailaren 2ra arte, jarduerak garatuko dira hainbat lekutan, besteak beste: Lekunberri, Bertizeko Jaurerria, Olite, Agoitz, Viana, Mendigorria, Uxue, Iratiko Oihana, Orreaga/Roncesvalles, Lizaso, Etxauri, Murchante, Otsagabia, Erronkari, Zangoza, Xabier, Los Arcos, Elizondo, Corella, Beraitzeko Jaurerria, Gares, Etxauri, Tutera, Lizarra, eta Leire, La Oliva eta Irantzuko Monasterioak.