(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko tokiko erakundeek turismoa sustatzeko hainbat jarduera suspertuko dute Frantziako Tour-a Nafarroatik pasatzerakoan osteguna, 2007.eko uztailak 19

Kultura eta Turismo kontseilariak, Juan Ramón Corpas Mauleón, Ángel Luis de Miguel jaunarekin, Izabako alkatea eta Erronkari Bailarako Batzordearen bozeramailea, eta Jesús Orduna jaunarekin, Uztarrozeko alkateordea, Bailarako Batzordearen bokala eta "Napar Bideak" Elikagai Artisauen Egileen Elkartearen ordezkaria, gaur Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko toki erakundeek burutuko dituzten turismo sustapeneko jarduerak aurkeztu ditu. Jarduera horiek hurrengo asteazkenean garatuko dituzte, hilak 25, Santiago Apostoluaren eguna, Frantziako Tour-a Nafarroatik igarotzerakoan.


 2007. urteko Tourraren aurkezpena

Corpas kontseilaria eta Erronkariko toki erakundeak. ( irudia handitu )

Dakigun bezala, nazioarteko txirrindularitzako egutegiaren lasterketa ospetsuenak 52 kilometro inguru egingo ditu Nafarroako lurzoruan, 218 km dituen Orthez-Col d’Aubisque etapan. Foru Komunitatean Larraul – Abodiko Eski Nordikoko Estaziotik sartuko dira 13,10 eta 13,37 inguruan (txirrindularitzako etapak dagoeneko 79 kilometro egin dituenean). Honakoa izango da Nafarroako errepideetatik zehar egingo duen ibilbidea: Larraul (NA-2011), NA-140 errepideko bidegurutzea (Auritz – Otsagabia -Izaba), Laza portuko igoera, Uztarroz, Izabaraino (13,32-14,05ean) eta NA-137 errepidearekin elkartu (Izaba - Frantzia), Belaguako portura igotzeko eta Frantziako lurraldeetara itzultzeko, 14,46-15.06ean inguru, San Martin Harriaren parean.


Turismoa sustatzeko jarduerak


Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak, Izaba eta Uztarrozeko udalek, eta Erronkari Bailarako Batzordeak erabaki dute Nafarroako Pirinioak eta Foru Komunitatea, oro har, sustatzeko hainbat jarduera burutzea, aukera hau aprobetxatuz, errepide parean jende ugari espero baita eta, batez ere, nazioarteko oso hedapen garrantzitsua, komunikabideen bidez, bai telebista edo irrati bidezko zuzeneko irudien bidez, eta bai, telebistek, irratiek eta idatzizko komunikabideek txirrindularitza txapelketari buruz ondoren eskaintzen duten estaldura handienaren bidez.


Horri dagokionez, txirrindularitza txapelketaren zehar, "Reyno de Navarra, tierra de diversidad" marka turistikoa duten 19 olana ipiniko dira, gazteleraz, euskaraz eta frantsesez, baita hainbat produktu ere, errepide parean, bertako produktu turistikoak ezagutzera emateko, besteak beste, mendi-martxak, mendiko bizikleta, elurra, eta, batez ere, iraupen eskia.


Era berean, orokorragoak diren Nafarroari buruzko beste 19 publizitate-olan ipiniko dira, San Fermin jaiei, gastronomiari eta ardoei buruz, eta txirrindulariak pasako diren bide-lurzoruaren hainbat puntutan, Nafarroako eta tokiko marka turistikoak serigrafiatuko dira "Roncal-Erronkari, de película" eta "Isaba-Arette con el Tour"). Lasterketa amaitu ondoren, pintura horiek ezabatuko dira. Azkenik, Izabako errepideko panel argidunak (Frantziako bira horren azpitik pasako da), egun horretan, txirrindularitza txapelketa ikustera, bailarara bertaratzen diren bisitariei ongietorri eleanitza emango die.


Pantaila erraldoia eta Nafarroako produktuen azoka Izaban


Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko tokiko erakundeek pantaila erraldoi bat (4 x 3 metro) Izabako pilotalekuan instalatzea erabaki dute, txirrindularitza lasterketa honen etapa "nafarra" zuzenean telebistatik jarraitu ahal izateko. Pilotalekuan mila lagun inguru sartzen dira eta 400 aulki instalatuko dira bertaratzen direnentzat.


Txirrindularitza zaleak Izabara sartu ahal izateko, guztira, 700 aparkaleku gaituko eta seinaleztatuko dira, lau zonalde desberdinetan, uztailaren 25eko egun honetarako. Era berean, komun mugikorrak ere instalatuko dira.


Pilotalekuaren kanpoaldean, Bailararen Garapeneko Partzuergoarekin eta "Napar Bideak" Elikagai Artisauen Egileen Elkartearekin batera, Nafarroako produktu artisauak erakusteko eta saltzeko azoka bat antolatuko da.


Horretaz gain, Nafarroako Gobernuaren Frantziako Tour-aren dispositibo horretan Barne eta Osasun Departamentuek ere laguntza lanetan jardungo dute, Corpas kontseilariak esandakoaren arabera.


Horrela, Foruzaingoak hedapen berezi bat egingo du, "Roncalia" proiektua dela eta, bertan garatzen ari diren eraikuntzak zaintzeko. Eraikuntza horien bidez, Nafarroako Gobernua eta Bailarako Batzordea, 18 milioi euroko aurrekontu batekin, Ferial-Zanpori-ko eski nordikoaren azpiegitura eta Contienda (Belaguako Eski Nordikoaren Zentroa) modernizatzen eta handitzen ari dira. Horretaz gain, bailararaino iristen diren bisitariek Larra-Belagua Erreserbaren balio ekologikoak eta naturalak errespetatzen dutela egiaztatzeaz arduratuko dira.


Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak, hainbeste zale Erronkari Bailaran pilatzeak arriskuak areagotuko direnez, bertaraino anbulantzietako dispositibo berezi bat eramango du eta egun horretarako Izabako su-hiltzaile boluntarioen etxea sendotuko du, eta inguruko Auritzeko eta Nabaskozeko etxe profesionalak adi jarriko ditu, euren esku-hartzea beharrezkoa bada. Horretaz gain, Belaguaraino Komunikazioetako Unitate Mugikor bat eramango da, Nafarroako Gobernuaren eta boluntarioen larrialdietako zerbitzu guztien komunikazioek behar bezala funtzionatzeko.


Azkenik, Osasun Departamentuak bertako osasun laguntzako dispositiboak erne jarri ditu, esan dugun bezala, Izaban eta Erronkariko gainontzeko bailaren jende gehiago leku batetik bestera ibiliko delako.


Tour pasako den Nafarroako errepideen hobekuntza


Maiatzean jakinarazi zen bezala, Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak guztira 850.000 euro inbertitu ditu aipatutako hiru errepideak hobetzeko jardueretan (NA-2011, NA-140 eta NA-137), Frantziako Tour-aren etapa bertatik igaroko baita.


Lanak honakoak izan dira: bide-lurzorua birgaitzea gaizki zegoen zonaldetan, segurtasun hesiak ordezkatzea eta seinale horizontalak eta bertikalak berritzea. Egindako inbertsio guztitik 611.218 euro behin betiko izaerako jardueretarako erabili dira, eta 238.782 berriz, Izaba – Belagua errepideko (NA-137) behin-behinerako izaerako hobekuntzetarako. Azken hura, jakinarazi den bezala, datorren urtean behin betirako erreformatuko da.

Dokumentazioa:
Proyecto "Roncalia" de esquí nórdico
Mejora de carreteras

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa