Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Trafikokoari eragindako arazoek astebetez iraungo dute eta datorren astelehenean hasiko dira, hilak 23
Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du lurraldea argitzeko eta garbitzeko lanak direla eta, Ostitz saihesbidea eraikitzeko lanetan, Iruñetik Frantziara Belatetik doan N-121-A errepidean, trafikoa behin baino gehiagotan eten egingo dela eta txandakakoa izango dela, seinaleen arabera.
Kalte horiek hainbat arrazoi dela eta sortuko dira: alde batetik, errepide ertzeko zuhaitzak mozten ari direlako Ostitzeko parean eta Eneritzen aldean, eta bestalde, lanetarako makina astunak bertara sartu behar direlako. Adierazitako kalteek astebetez iraungo dute, eta datorren astelehenean hasiko dira, hilak 23.
Hala ere, kalte zehatza eta dagozkion seinaleak lanetako aldi guztian zehar mantenduko dira, alegia; 2008ko ekainaren 6ra arte, aurreikusitakoaren arabera.