(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Amaitu da Lizarrako Erdi Aroko Azterketa Astearen XXXIV. Edizioa ostirala, 2007.eko uztailak 20

Kultura eta Turismo kontseilaria, Juan Ramón Corpas Mauleón, eta Lizarrak alkatesa, Begoña Ganuza, Juan Carrasco jaunarekin batera, Batzorde Zientifikoaren presidenteordea, buruzagi izan dira Lizarrako Erdi Aroko Azterketa Astearen XXXIV. Edizioaren amaierako ekitaldian. Bertan, omenaldi bat egin zaio Lizarrako historiagile eta Erdi Aroko adituari, José María Lacarra.


Aurtengo Lizarrako Erdi Aroko Astea "VII. eta XI. mende arteko migrazio mugimenduei, finkapenei eta hedapenari" buruzkoa izan da, eta bertan, Erdi Aroko adituek eta Espainiako eta mundu guztiko laurogei azterlarik hartu dute parte.


Bere hitzaldian, kontseilariak Asteko kalitatea nabarmendu du, "bere batzorde zientifikoaren lan bikainari eta Erdi Aroko munduko adituen presentziari esker". Era berean, aipatu du, "astearen ezaugarrietako bat iraganako errealitateen zorroztasuna eta bilaketa da, gizakiaren bilakaeran etengabe gaurkotasunean dauden gaietan".


Lacarra irakasleari dagokionez, kontseilariak adierazi du "irakaskuntzan eta ikerketan lan eginez, bilaketa dokumentalaren zorroztasuna bere maisutzaren eskuzabaltasunarekin eta gogoetarako banakako eta taldeko jarrerarekin lotzen ondo jakin zuela, ideien elkar trukearen, ekimenen ekarreraren eta pentsatzeko askatasunaren alde eginez. Hori izan da utzi zezakeen ondare hoberena".


Ondoren, Kultura eta Turismo kontseilariak Lacarra jaunaren bizitzaren azalpena irakurri du, Ángel Martín Duque jaunak idatzita, Asteko Batzorde Zientifikoaren presidentea.


José María Lacarra Lizarran jaio zen (Nafarroa) 1907. urteko maiatzaren 24an eta Zaragozan hil zen 1987. urteko abuztuaren 5ean. Zaragozako Unibertsitateko Erdi Aroko Historiaren katedra okupatu zuen 1940. urteko azaroaren 21etik erretiratu zen arte, 1977. urtean. Honoris Causa Doktorea izendatu zuten, Toulouse Unibertsitatea, Euskal Herriko Unibertsitatea, Zaragozakoa eta Nafarroako Unibertsitatearen eskutik. Historiaren Errege Akademiako kide osoa izan zen (1971) eta bertan "Nafarroako Errege-Erreginaren Juramentuari buruzko" hitzaldiarekin sartu zen. Baita Zaragozako San Luis Nobleen eta Arte Ederren Akademian ere.


Alfontso X Jakitunaren Ordena jaso zuen Irakaskuntza Merituarengatik (1973) eta hainbat omenaldi publiko, Zaragoza Hiriko Sari Hilezkorra eta hiriko adopzio-semearen izendapena (1976), Nafarroako Urrezko Domina (1984), Aragoiko Gobernuaren San Jorge Saria (1987) eta Zaragozako Udalaren Urrezko Domina, Lizarrako seme kutunaren titulua eta bere jatorrizko hiriko Urrezko Domina, hil ondoren.


José María Lacarra jaunaren lan osoa


Erdi Aroko Azterketako Asteak, Batzorde Zientifikoaren omenaldi moduan, jaio zen egunaren Mendeurrena ospatzeko, José María Lacarra jaunaren lan osoa argitaratuko du.


Sakabanatutako Lacarra jaunaren lan guztia 1972 eta 1987. urteen artean kokatzen da: luzera eta formatu desberdineko 150 artikulu inguru, 2.500 orrialdetan inguru.


Bost etapa desberdintzen dira, bilduma osatuko duten bost liburuki banarekin bat eginez:


-1927tik 1944ra, prestakuntza aldiari dagokio, 1917 eta 1944 artean, lehenengo hogeita hamar lanekin eta 400 orri ingururekin.


-1945etik 1949ra, 28 lanekin "Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón" aldizkariak egindako barne batasun batekin, "Las Peregrinaciones" argitalpenaren ondorioak eta Ebro Bailarako Errekonkista eta Birpopulaketari buruzko dokumentuen bilduma handiaren prestaketa. Guztira, 480-500 orri inguru.


-1950etik 1957ra, 25 lan ingururekin. Fakultateko dekano gisako lehenengo urteekin eta Hezkuntza ministerioaren ikasketa plan berrien eta aldaketen diseinuan eta abian jartzeko prozesuan izandako esku-hartzearekin bat egiten dute. Artxiboen banaketari buruzkoa da bereziki.


-1958tik 1969ra. Osotasun aldia da. BERTAN Lacarra jaunaren nazioarteko lanak jasotzen dituen hogeita hamar bat lan biltzen dira, Erdi Aroari buruzko Europako foroetan izandako parte-hartze nagusiekin.


-1969tik 1987ra. Azken liburuki hau, hogei bat titulurekin, Nafarroari buruzko azterketei berriz ekin izandako aldiarekin hasten da. Liburukiak 400 orri inguru ditu.


Bilduma honen lehenengo liburukia 1929 eta 1944. urte arteko testuei buruzkoa da, eta dagoeneko argitaratu da 1.000 aleko tirada batekin. 15 eurotan dago salgai.

Dokumentazioa:
Texto de Ángel Martín Duque

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa