(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oliteko Erdi Aroko galeriek "Los territorios del teatro 2006" proiektuaren irudiak hartuko dituzte barne ostirala, 2007.eko uztailak 20

Antzerki Klasikoko Jaialdiaren inaugurazioarekin bate eginez, gaur arratsaldean, 20etan, Oliteko Erdi Aroko Galerietan, "Los territorios del teatro 2006" erakusketa inauguratuko da, Luis Azanza, Carlos Cánovas, Koldo Chamorro eta Daniel Ochoa argazkilariek iaz egindako argazkiekin. Aurten, aipatutako argazkilarien ordez, Enrique Pimoulier, Clemente Bernard, Rafael Navarro eta Carma Casullá arituko dira. Erakusketa zabalik izango da abuztuaren 5era arte, 10etatik 14etara eta 15etatik 22etara. Sarrera doanekoa izango da. Erakusketaren katalogoko 500 ale argitaratu dira, eta salgai izango dira 25 eurotan.


Los territorios del teatro 2006

"Los territorios del teatro 2006" lanaren irudi bat. ( irudia handitu )

2006. urtean abian jarritako nobedadeen artean, Luis Azanza, Carlos Cánovas, Koldo Chamorro eta Daniel Ochoa argazkilariek Jaialdiei ikuspuntu desberdinen arabera, argazkiak atera zizkioten programa bat hartu zen barne. Carolina Martínez andreak koordinatutako erakusketa lan horren emaitza da, eta horren bidez, ezagutzera eman eta azaldu nahi da, antzerkiak zer nolako harremana duen eta eguneroko bizitzarekin, publikoarekin eta aktoreekin, eta zer dagoen eszenaren bestaldean.


Erakusketan 49 irudi daude: 12 Luis Azanza-renak, 10 diptiko Carlos Cánovas-enak, 13 Koldo Chamorro-renak eta 14 Daniel Ochoa de Olza-renak.


Proiektu honek proiektu biziduna izan nahi du, urtetik urtera, jaialdiaren bilakaera eta edizio bakoitzaren errealitateak eta uneak erakutsi nahi ditu. Ziklo honekin jarraituz, aurtengo edizioaren argazki memoria garatuko duten argazkilariak Enrique Pimoulier, Clemente Bernard, Rafael Navarro eta Carma Casullá izango dira. Horien lanak datorren urtean ikusi ahal izango dira.


Irudi guztiak Kultura eta Turismo Departamentuko Arte Garaikidearen funtsean gordeko dira, Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdiak suposatzen duen ondarea aberasteko.

Dokumentazioa:
Los fotógrafos

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa