(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Herri Lan Departamentuak mantenu lanak garatuko ditu abuztuan Belateko tunelaren zati batean ostirala, 2007.eko uztailak 20

Jarduera egutegia jakinaraziko da eta opor hasierako eta amaierako egunetik kanpo egingo da trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko


Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak, ekainean, Belateko urteko errebisioa egin du. Bertan, egiturak eta estaldurak guztiz egiaztatu ditu. Ikuskapenak ziurtatu du aurreko urtetan burututako konponketa, finkatze eta euste jarduerak aurreikusitakoaren arabera aritzen ari direla.


Ikuskapen horretan, (bost astez iraun du), gaueko ordutegian, hainbat zundaketa egin da, tunelaren zolarrian eta alboetako plakak kendu dira tunelaren hormak eusten dituzten parametroen 6.000 metro lineal ingururen egoera aztertzeko. Azterketaren bidez, zenbati pitzadura atzeman da, tunelaren segurtasuna arriskuan ez jarri arren. Hala ere, sendogarrien bidez konponduko dira, buloi berriak jarriz pitzadurak aurkitu diren lekuetan eta proiektatutako hormigoizko sendogarriak ipiniz, tunelaren estalduran, bere erresistentzia hobetzeko. Konponketa horiek tunelen parametroen 6.000 metro linealetik 150 inguruan egingo dira.


Jarduerak abuztuan garatuko dira, eta Herri Lan Departamentuak erabiltzaileei eta bertako udalei lanen egutegia jakinaraziko die. Egutegiak ez du bat egingo oporretako hasiera eta amaierako egunekin, trafikoari ahalik eta gutxien eragiteko.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa