(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da Osasuna Fundazioari eta Futboleko Nafarroako Federazioari 200.000 euroko diru-laguntza ematea, oinarrizko futbola antolatzeko astelehena, 2007.eko uztailak 23

Nafarroako Gobernuak erabaki bat ontzat eman du. Beraren bidez, Kirol eta Gazteriako Nafarroako Erakundeari baimena eman zaio Osasuna Fundazioari eta Futboleko Nafarroako Erakundeari 200.000 euroko diru-laguntza emateko oinarrizko futbola Nafarroako Foru Komunitatean antolatzeko.


Bi kirol erakundeak, Foru Komunitatean, Nafarroako udaletako eta klubetako futbol eskolei, medikuntza-zientziako ikerketan eta laguntzan oinarritutako entrenamendu hastapeneko sistema bat eskaintzen dien plan bat ezarri nahi duten Nafarroako bakarrak dira, oinarrizko jokalarien kirol maila handitzeko eta, hein berean, elitera irits daitezkeen kirol talentuak atzemateko.


Futboleko Nafarroako Federaziotik Selekzioetako Plan bati ekin egin zaio Nafarroako Kirol Teknifikazio Zentroaren laguntzarekin, eta Osasuna FUndazioak, Tajonarreko zelaietan kirol kudeaketa teknikoko eta administratiboko azpiegitura bat sortu du, futbolaren berezko hobekuntza zentro baten oinarriak eta ikerketa eta teknifikazio programa bat finkatzeko, dagozkion irakaskuntza, ikaskuntza eta garpen mailekin. Horrek adin guztiak hartuko ditu barne: adin txikietatik goi mailako taldeetaraino.


Horrela, Tajonarreko Hobekuntza Zentroak irakaskuntza eta entrenamenduaren hastapeneko sistema bat sortuko du, metodologikoki mailen arabera antolatuta, medikuntza-zientziako ikerketan eta laguntzan oinarrituta, Futboleko Nafarroako Federazioaren Entrenatzaileen Nafarroako Eskolaren, Nafarroako Gobernuaren Kiroleko Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroaren ikuskapenarekin. Halaber, aipatutako zentroak beharrezko prestakuntza eta koordinazio edo ikuskapen jarduerak ezarriko ditu, oinarrizko futbolean parte hartzen duten teknikarien oinarrizko prestakuntza edo eguneratze prozesurako, Futboleko Nafarroako Federazioen Entrenatzaileen Nafarroako Eskolak eta Kiroleko Ikasketa, Ikerketa eta Medikuntzako Zentroak ontzat emana.


Hortik aurrera, aipatutako sisteman oinarritutako plan bat garatuko da eta Nafarroako udaletako eta klubetako oinarrizko futboleko eskoletara eskainiko da. Hura Osasuna Fundazioaren eta aipatutako erakunde bakoitzaren arteko lankidetzako hitzarmenen edo erabakien bidez gauzatuko da.


Nafarroako Gobernuak ontzat eman, Futboleko Nafarroako Federazioen Selekzioetako Plana sustatuko da. Bertan honako honetan islatuko da: ikuskatzaileek talentuak atzematea eta sustapen edo hobekuntzako kanpusak, teknikari espezifiko eta osagarrizko egokiak, aldian aldiko entrenamenduak, txapelketak edo prestakuntza txapelketak prestatzeko kontzentrazioak, instalazio eta material egokiak eta medikuntza-zientziako jarraipena.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa