(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da Xota Fundazioari emateko 6.000 euroko diru-laguntza, kirol prestakuntza eta sustapeneko programa baterako astelehena, 2007.eko uztailak 23


Nafarroako Gobernuak gaur erabaki bat hartu du. Beraren bidez, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundeari baimena eman zaio Xota Fundazioari 6.000 euroko diru-laguntza bat emateko areto futbol prestaketa eta sustapeneko programa bat garatzeko Nafarroako klubetan eta eskoletan.


Xota Fundazioa Nafarroako areto futboleko kirol guztia barne hartzen duen erakunde bakarra da eta azpiegitura eta langile tekniko nahikoak ditu kirol honekin lotutako prestakuntza eta sustapen programak antolatzeko eta garatzeko. Horregatik, bereziki, interesgarria da prestakuntza programetarako laguntza eskaintzea, teknikoak eta begiraleak birziklatzearen alde lan egiteko, eta pedagogia eta teknifikazioa homogeneizatzen saiatzeko, Nafarroako eta beste autonomia erkidegoetako teknikoen ikastaroetako antolamenduaren bidez.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa