Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gaur erabaki bat hartu du. Beraren bidez, Nafarroako Kirol eta Gazteria Erakundeari baimena eman zaio Xota Fundazioari 6.000 euroko diru-laguntza bat emateko areto futbol prestaketa eta sustapeneko programa bat garatzeko Nafarroako klubetan eta eskoletan.
Xota Fundazioa Nafarroako areto futboleko kirol guztia barne hartzen duen erakunde bakarra da eta azpiegitura eta langile tekniko nahikoak ditu kirol honekin lotutako prestakuntza eta sustapen programak antolatzeko eta garatzeko. Horregatik, bereziki, interesgarria da prestakuntza programetarako laguntza eskaintzea, teknikoak eta begiraleak birziklatzearen alde lan egiteko, eta pedagogia eta teknifikazioa homogeneizatzen saiatzeko, Nafarroako eta beste autonomia erkidegoetako teknikoen ikastaroetako antolamenduaren bidez.