(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da Garapen Lankidetzari buruzko lankidetza hitzarmen bat NUP-rekin astelehena, 2007.eko uztailak 23

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, ontzat eman du Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren eta Nafarroako Unibertsitate Publikoaren arteko 2007. urterako lankidetza hitzarmen bat, Garpen Lankidetzari buruzko arloan.


Hitzarmen horren arabera, Nafarroako Gobernuak 132.287,29 €uroko gastu bat ontzat eman du arlo horretako prestakuntza eta sentsibilizazio jarduerak batera finantzatzeko. Hain zuzen ere, jarduerako bi talde garatuko dira. Batek prestakuntza eta ikerketa jarduerak hartuko ditu barne, esaterako udako ikastaro hau: "Agua y Desarrollo: aspectos políticos, estructurales y agrícolas en la cooperación y el desarrollo", "VITA" mintegi aurreratua, lehen mailako osasuneko eta botika sarrerako garapen estrategiari buruzkoa, eta Giza Garapeneko Adierazleei buruzko jardunaldi bat: estrategia horizontalak baloratzeko melodiak eta Nafarroako Kooperatibako Plan Zuzendaritzaren aplikazioa.


Beste taldea unibertsitate lankidetzako jarduerez osatzen da. Horren barnean honako hau hartzen da barne: unibertsitate erkidegoko kideen diru-laguntzei buruzko deialdia; prestakuntza solidarioko ikasleen mugimendu programa bat (horrek karrera amaierako proiektuak edo garapen proiektuen praktikak biltzen ditu Kuban, Perun, Ekuadorren, Nikaraguan, El Salvadorren eta Mozambiken); eta Hegoaldeko herrialdeen kideak diren unibertsitateko ikasleentzako eta irakasleentzako bekak, NUP-en prestakuntza, gaikuntza edo eguneratze aldiak garatzeko. Honako hauek Nafarroara joango dira: Txileko Pontifitze Unibertsitate Katolikoko pertsonak, Habanako Unibertsitatekoak, Peruko Pontifitze Unibertsitate Katolikokoak, Huancavelicako Unibertsitate Nazionalekoak (Perú), Piurako Unibertsitate Nazionalekoak (Peru), Nikaraguako Autonomiako Unibertsitate Nazionalekoak, El Salvadorreko Erdialdeko Amerikako Unibertsitatekoak, Mozambikeko Unibertsitate Katolikokoak, An-Najah eta Bethlehemeko Unibertsitate Nazionalekoak, biak Palestinako lurraldekoak, eta Sulaimaniko Unibertsitatekoak, Irakekoa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa