(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da lankidetza hitzarmen bat Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Ordezkaritza Bereziko dokumentazioa zaintzeko astelehena, 2007.eko uztailak 23

Nafarroako Gobernuak lankidetza hitzarmen bat sinatu du Ekonomia eta Ogasun Ministerioarekin. Beraren bidez, ministerio honek Nafarroan duen Ordezkaritza Berezitik eratorritako dokumentuan gordailu bat egiten da, Errege eta Artxibo Nagusiak, kultur helburuetarako, erabiltzeko.


2004. urte amaieran, Ogasun Ordezkaritzaren egoitza Yanguas y Miranda kaleko lokal berrietara eraman zenez, Nafarroako Gobernua bertako buruei zuzendu zitzaien honakoa azaltzeko: artxiboan geratzen ziren izaera historikoko gainerako funts dokumentalak Nafarroako Errege eta Artxibo Nagusira ematea planteatzeko unerik egokiena izan zitekeela. Nafarroako Ekonomia eta Ogasun Ministerioaren Ordezkaritza Bereziak bere artxiboan, egun izaera historikoan duen dokumentazio ugari du, amaitutako eta preskribatutako prozedurei buruzkoa (bere egunean administrazio izaera izan zutenak), Nafarroako Foru Komunitateko gaiei zegozkienak.


Gaur arte, beste bi entrega egin dira: lehenengoa 1929. urtean eta bigarrena, 1993. urtean, beraz, proposatutako entregak aurrekoak osatuko ditu. Hartara, funtsak horiek guztiak batuko lituzke eta ikertzaileek osorik kontsultatu ahal izango lukete, eta Nafarroako Artxiboak eskaintzen dituen egoera egokietan gordeko lirateke.


Hala ere, une horretan dokumentazioa Artxiboan sartzeko egoera onenean ez zegoenez, Ordezkaritzako buruek Madrilera aldi baterako bidali behar izan zuten, bertan tratamendu egokia eman ahal izateko.


2006ko abenduaren 4an, Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Artxibo Saileko kontseilari teknikoak hitzarmenaren zirriborro bat egin zuen, funts dokumental horiek Nafarroako Artxiboan gordetzeko.


Ontzat emandako hitzarmenaren testuan, azpimarratzen da dokumentazioa beti Ekonomia eta Ogasun Ministerioko Ordezkaritza Bereziaren esku izango dela, eta Artxiboak askatasun osoz erabili ahal izango dituela, ikertzaileen kontsultetarako, Espainiako Ondare Historikoari buruzko Legeak ezarritako baldintzetan. Era berean, aipatzen da Artxibo Nagusiak beharrezkotzat deritzon irizpideak zehaztu ahal izango dituela.


Bi alderdiek jarraipen batzorde bat osatu ahal izango dute, eta horren berriz, hitzarmenean sortu daitezkeen interpretazio eta betetze arazoak konponduko dira, baita, dokumentazio guztia gordetzeko lanen jarraipena ere.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa