(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman da Itoitz urtegiko ertzetako turismo eta aisialdiko erabilerak araupetzeko PSIS astelehena, 2007.eko uztailak 23

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du Udalez Gineko Eragineko Plan Sektoriala (PSIS) ontzat ematea, Itoitzeko urtegiko ertzetako erabilerak araupetzeko, Artze eta Orotz-Beteluko udalek sustatuta.


Planaren helburua araudi berri batzuk sortzea da Itoitzeko ertzetako erabilerak araupetzeko eta, bereziki, Nagore (Artze) eta Orotz-Beteluko atzeko dikeen goiko uretan garatu beharreko turismo, aisialdiko eta kiroleko jarduerak. Era berean, proposamenean aipatzen da Nagore kontzejuaren bizitoki lurzorua handitzeko proposamena.


Aipatu behar da Nafarroako Gobernuak 2006ko uztailaren 31n, Itoitz urtegiko ertzetako erabilerak araupetzeko plana PSIS plantzat jo zuela eta hura jendearen aurrean eta eragindako udalerrietako udaletxetako entzunaldian aurkeztu zuen. Hauek dira Nagore eta Orotz-Beteluko urtegietako turismo-aisialdiko jarduera planaren barne hartutako jarduerak: harrera eta aisialdiko guneak; sarreren bide sarearen hobekuntza; itsas hegaztietarako murriztutako gunea Ilzaga ubidea Nagore lakura itsasoratzen den ahoan; hiri erabilerak Nagoren hotel bat barne hartu dezakeen bizitegiko erabilera orokorreko sektore urbanizagarri baten eraikuntzarekin; eta seinale eta ekipamendu orokorrak.


Aurkeztutako alegazioak eta iradokizunak kontuan hartzea


Jende aurrean aurkezteko aldian, alegazioko bi idazki eta iradokizuneko beste bat idatzi dira.


Alegazioetako lehenengoak, Itoitz-Nafarroako Kanala Fundazioak egina, Artzeko Harrera Guneko zehaztapen partikularrak malgutzea proposatu zuen, erabilera anitzeko eta zerbitzuetako onartutako eraikuntza existitzen diren hondakinen gainean nahita nahiez kokatzeari dagokionez. Bertan aipatutako fundazioak argudiatu zuen ikus interferentziak eman daitezkeela Artzeko Santa Maria Elizatik Jauregira eta alderantziz.


Alegazio hau ontzat eman da, izan ere, uste da PSIS planak eraikuntza berria hondakinetan kokatzeari buruz hartutako erabakia, beste edozein kokapen aukerara irekita dagoela, aipatutako zonaldearen barruan. Nolanahi ere, Artzeko Santa Maria elizako aitortutako inguruan planteatzen diren eraikinen proiektuek Viana Printzearen Erakundearen baimen egokia eskuratu beharko dute.


Bigarren argudioa pertsona partikular baten bidez aurkeztu da eta bertan argudiatu zuen bere aspaldiko jabetza bat desjabetu zela Itoitz urtegiko proiektuaren barruan. Desjabetu den zerbitzuan eta etorkizuneko urtegiak eragingo ez duen zonaldean erabiliko ez diren desjabetutako ondasunak errebisatzeko eskatzen zen. Halaber, besteak beste, familia bakarreko etxebizitza bat eraikitzeko eskatu du. Txostenaren arabera, alegazio hau PSIS plan honen zehaztapenetik kanpo dago, eta dagokion Plan Partzialaren kudeaketari bidali zaio.


Azkenik, Artze Bailako Udaletxetik eta Nagore Kontzejutik iradokizunen idatzi bat aurkeztu zen. Bertan, beharrezko mekanismoak ezartzea erabakitzen da, PSIS plan honetan ur kiroleko zentro bat eraiki ahal izateko. Idatzi honetan ere, eraikuntzaren eta urbanizazioaren ezaugarriei buruzko hainbat gomendio aurkezten da. Iradokizuna kontuan hartu da.


 PSIS honen zehaztapen aipagarriak .


Gaur ontzat emandako erabakiak dio PSIS planaren eremuan exekutatu beharreko edozein jarduerarako, lurrak mugitu behar baldin badira, Kultura eta Turismo Departamentuko eta Vianako Printzearen Erakundeko Ondasun Higigarrien eta Arkeologiaren Atalak, aurretik, dagokion txostena eginbehar duela.


"Lurralde eta Hirigintza Zehaztapenei" buruzko atalean, erabakiak dio honako zehaztapenak bete beharko direla:


- Nagoreko eta Orotz-Beteluko dikeen goiko urek, Artzeko Udalak, Ebroko Konfederazio Hidrografikoak aurretik justifikazioa eta baimena eman ondoren, olgetarako itsas jarduerak berriz antolatzea eta seinaleztatzea baimendu ahal izango dute, besteak beste: bainatzea, arrantza egitea eta ur kirolak garatzea. Urtegiko uraren erabileretako bat gizakiaren hornikuntzari dagokiola kontuan hartuta, motorreko ontziak erabiltzea debekatzen da erabilera horren bateragarritasun eta posibilitate legala egiaztatu arte, eta baimen egokiak lortu arte.


- Ohiz kanpo, plantak atzeko dikeen goiko uretan kokatutako babes zerrendetan kokatu ditzakeen olgetarakoak ez diren aisialdi, turismo edo ingurumen jarduerak edota erabilerak, arrazoitutako eta justifikatutako moduan zehaztu beharko dira, aldaketa espediente egokian.


- Hegazti eta faunaren Murriztutako Gunean, bakarrik behatoki edo behaketa eta interpretazio eraikin bat eraiki ahal izango da. Gainontzeko eraikuntza jarduerak debekatuta izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa