(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ontzat eman dira unibertsitateko ikasleen mugikortasunerako laguntzak 2007-2008ko ikasturterako asteartea, 2007.eko uztailak 24

Hezkuntza Departamentuak, Unibertsitateen eta Hizkuntza Politikaren Zuzendaritza Nagusiaren bidez, ebazpen bat ontzat eman du. Beraren bidez, osgarrizko 290 laguntza eman dira euren unibertsitateko ikasketa ofizialen zati bat atzerriko Unibertsitate batean egin nahi duten Nafarroako edo Nafarroan erroldatutako unibertsitate ikasleen mugikortasunerako.


Programa honek Europako Batasunak finantzatutako laguntza programa eta nazioarteko mugikortasuneko beste programak osatu nahi du, helburu berbera nabarmenduz: ikasleen mugikortasuna sustatzea eta 2007-2008ko ikasturtean ikasketen zati bat atzerriko unibertsitate batean egiteko bidea erraztea, Nafarroako goi ikaskuntza nazioarteko esparrura eramatearen aldeko ekimen gisa. Horren eraginez, Foru Komunitateko unibertsitateen hezkuntza kalitatea hobetzea eta elkartruke hauetan parte hartzen duten ikasleen aberastasun pertsonala areagotzea lortzen da.


Egonaldiak edo elkartrukeak 2007ko ekainaren 1 eta 2008ko irailaren 30 artean egingo dira, laguntzaren modulua 72,25 euro hilabete bakoitzeko da eta horien iraupena, gutxienez, hiru hilekoak eta gehienez, bederatzi hilekoak izango dira.


Honekin batera 2007-2008ko deialdiko onuradunen zerrenda bat erantsi da.


Listado de los beneficiarios de la convocatoria 2007-2008


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa