(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Ana Zamora andreak Oliteko Antzerki Jaialdian "Misterio del Cristo de los Gascones" lana aurkeztu du asteartea, 2007.eko uztailak 24

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak bere jarduerari berriz ekin egingo dio, bihar, asteazkena, hilak 25, 22,30ean, San Pedro Klaustroan, Nao d’amores konpainiarekin. Aipatutako konpainiak, 2005eko edizioan parte hartu zuen "El auto de los cuatro tiempos" antzezlanarekin eta aurten Olitera itzuli da "Misterio del Cristo de los Gascones" lanarekin. Azken horren bidez, antzerki primitiboan murgiltzen dira, ikuspegi garaikide batetik.


Misterio del Cristo de los Gascones

"Misterio del Cristo de los Gascones" antzelana. ( irudia handitu )

Ikuskizunak Segoviako San Justo elizan antzeztu beharko zitzakeen zeremonia liturgikoa berregiten du. Horretarako, Gaskoien Kristoa sortu zen, alegia; Segoviako ondare artistikoaren pieza nagusienetariko bat. Kristo hori eta Erdi Aroko kontaera bat Ana Zamora andrearen abiapuntua dira, lan honen dramaturgia osatzeko. Hura, apirilaren 23an estreinatu zen Segoviako San Justo Elizan. Konpainiaren gainontzeko antzezlanetan bezala, testuarekin batera zuzeneko musika eskaintzen da, eta oraingo honetan, ahotza, lautea, bihuela, zanfonia, klabea, txirulak, txirimia eta ganba biola lagun hoberenak dira.


Antzezlanaren egunean bertan, jaialdiak topaketa informala antolatu du zuzendariarekin. Bertan, Ana Zamora andreak hainbat giltzarri eskainiko du Espainiako antzerki primitiboa eta Erdi Arokoa ulertzeko, baita Nao d'amores bezalako konpainiek antzinako testuak eta musika ikerketa eta berreskuratzeko egiten duten lana ere. Hitzordua Oliteko Ardoaren Museoan da, 20,30ean, eta sarrera doanekoa izango da. Topaketa hori bereziki zuzentzen zaie antzezlana ikustera joango direnei.


 Oraindik sarrerak gelditzen dira "Misterio del Cristo de los Gascones" antzezlanera joateko, eta horiek jaialdiko ohiko bideetan erosi daitezke: Iruñeko leihatiletan (San Francisco Plazako turismo bulegoa) eta Oliten (Erdi Aroko Galeriak, Carlos III.a Noblea), Infolocal 012 telefonoa eta www.cfnavarra.es/oliteteatro eta www.entradas.com web guneak. Sarrera arruntaren prezioa 18 euro dira eta murriztutako sarrerarena, berriz, (gazte txartela eta 65 urtetik gorakoak): 9 euro.


Tradizioaren arabera, bidaiari gaskoi batzuek, euren behor itsuaren gainean, gurutzatutako Kristoaren irudi bat zeramaten. Segoviatik igarotzerakoan, San Justo Eliza aurrean, behorra bat-batean hil egin zen eta, geroztik, irudia eliza horretan dago. Gaskoien Kristoaren irudia egur polikromatuko eskultura erromaniako da, besoak artikulatuak dituela. Ziur aski, irudi hau Pasioari buruzko zeremonia liturgiko batean bakarrik erabiltzeko egin zen. Ana Zamorak zuzentzen duen bertsioa sorkuntza askea da, eta aipatutako zeremonia hori eklektizismoaren ikuspuntutik interpretatzen du, galdera unibertsalak berriz formulatzeko. Lan honen bidez Erdi Aroaren bukaeraraino bidaiatzen da, ikurrez, irudi alegorikoez eta metaforez osatutako mikrokosmos batean zehar ibiltzeko.


Ana Zamora Eszena Zuzendaritzako goi titulua dauka RESAD-en eskutik eta hainbat zuzendari ospetsurekin ikasi du: Jacques Nichet, Massimo Castri eta Stephan Schuske. 2001ean, Nao d’amores Teatro sortu zuen, antzerki klasikotik, txotxongiloen antzerkitik eta antzinako musikatik etorritako profesionalen kolektiboa. Konpainia horrekin, honako lanak estreinatu ditu: "Auto de la Sibila Casandra" eta "Auto de los Cuatro Tiempos", biak Gil Vicente-renak, "Comedia llamada Metamorfosea" Romero de Cepeda-rena edo "Antígona" de Anouilh, besteak beste. Ana Zamora Abadiako Antzerkiaren talde artistikoarekin batera zuzendaritza lanetan aritu da eta Eduardo Vasco jaunaren zuzendaritza laguntzaile gisa jardun du. Jaialdiaren aurreko edizioan, Konpainia Nazionala zuzendu zuen, Gil Vicente-ren "Tragicomedia de Don Duardos" lanarekin.


2001. urtean, Ana Zamorak Nao d’amores sortu zuen, antzerki klasikotik, txotxongiloen antzerkitik eta antzinako musikatik etorritako profesionalen kolektiboa. Horrek, Errenazimenduko antzerkiaren inguruko ikerketa eta antzezteri buruzko ikerketa lana garatzen du. Bere lehen ikuskizuna "Comedia llamada Metamorfosea" izan zen, Joaquín Romero de Cepeda-rena, eta 2001ean estreinatu zen Almagroko Antzerki Klasikoaren Nazioarteko Antzerki Jaialdian. Bertan, Espainiako Eszena Zuzendarien Elkartearen José Luis Alonso Saria jaso zuen, denboraldiko zuzendaritza berria hoberena izategatik. Konpainiak Olite 2005ean bisitatu zuen aurreneko aldiz, Gil Vicente-ren "Auto de los Cuatro Tiempos" lanarekin.


Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Vianako Printze Erakundearen programa bat da, Oliteko Udalaren, Cementos Portland-Valderrivas enpresaren eta Autopistas de Navarra enpresaren babesarekin eta Paradore Nazionalen, Oliteko Errege Jauregiren eta Nafarroako Ardoa Jatorri Deitura Araupetzen duen Kontseiluaren laguntzarekin.

Dokumentazioa:
Olite 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa