(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Fitero, el legado de un monasterio" erakusketa igandean itxiko da, hilak 29 asteartea, 2007.eko uztailak 24

"Fitero, el legado de un monasterio" erakusketa, Ondare Historikoa Kontserbatzeko Fundazioak, Nafarroako Gobernuaren babesarekin antolatuta, datorren igandean itxiko da, hilak 29. Erakusketak, aurreko astean, zegoeneko, 15.000 bisitari baino gehiago hartu zituen.


Erakusketak, Tuterako katedralarekin iaz ekin egindako jardueraren ildo beretik jarraitzen du, hala ere, oraingo honetan, erakusketak, Fiteron dauden zaharberritutako eta zaharberritze prozesuan dauden ondareez gain, aurreko mendetako monasterio garratzekoak izan ziren bestelako erakundetatik eratorritakoak ere barne hartu ditu.


Guztira, 120 pieza erakusgai ditu, sei unitate didaktikoetan banatuta: 1.-En los albores del Císter peninsular, 2.- Thesaurum monasticum, 3.- Un legado excepcional entre los grandes monasterios navarros, 4.- La cultura y el saber, 5.- San Raimundo, abad de Fitero y fundador de la Orden de Calatrava, eta 6.- Magnificencia para el culto divino.


Erakusketa honako hauetatik eratorritako piezez osatuta dago: Fiteroko Santa Maria la Real Parrokia, Nafarroako Liburutegi Nagusia, Nafarroako Artxibo Nagusia, Tuterako Protokoloen Artxiboa, Historiako Errege Akademia, Toledoko Katedrala, Tarazoako Katedrala, Tulebraseko Santa Maria de la Caridad Monasterioa, Iruñeko Agustinas Recoletas Komentua, Toledoko San Clemente Monasterioa, Kalagorriko San Andres Parrokia, Burgoseko Calatravas Monasterioa, Morzarzaleko Calatravas Monasterioa, Nafarroako Unibertsitateko Liburutegia eta bilduma partikularrak.


Horretaz gain, "Fitero, el legado de un monasterio" erakusketarekin batera osagarrizko programa bat garatu da eta bertan, hainbat jarduera eskaini da: organo kontzertuak larunbatero 12etan Iruñeko Pablo Sarasate Kontserbatorio profesionaleko ikasleen eta Nafarroako Musikako Goi Kontserbatorioaren ikasleen eskutik, bisita gidatuak asteartetik ostiralera, tenplua zaharberritzen ari direnen eskutik, eta hitzaldien ziklo bat, Nafarroako Unibertsitateko Nafarroako Ondare eta Artearen Katedrak antolatuta, uztailaren 17 eta 19 artean.


Sarrerak ez du ordutegi finkorik: asteartetik larunbatera 11etatik 14etara eta 16etatik 19etara. Bisita egin ahal izateko, igandean, uztailak 29, erakusketaren azken eguna, etengabeko ordutegian zabalik izango da 11:30etik 19:30era.


Informazio gehiago www.fiteroellegadodeunmonasterio.com web gunean edo 679959586 telefonoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa