(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 959.000 € eman ditu minusbaliotasunak dituzten pertsonen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeen diru-laguntzetarako asteazkena, 2007.eko uztailak 25

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, guztira, 959.924 € eman ditu minusbaliotasunak dituzten pertsonen arloko irabazi-asmorik gabeko erakundeen diru-laguntzetarako.


Alde batetik, 934.924 € eman zaie honako 32 elkarteri, hainbat programa garatzeko: -ADACEN (Nafarroako Burezur Minaren Elkartea): 184.380 € familia laguntzarako, kronikotasun laguntza eta menpekotasunerako, jarduera okupazionaletarako, aisialdia eta olgetarako, atseden eta larrialdietarako etxerako, prestakuntzarako, kalitatea kudeatzeko sistemarako, eta garraiorako; -ADANO (Haur Onkologikoei Laguntzeko Erakundea): 4.550 € bere programazio orokorrerako; -ADELA (Nafarroako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren Elkartea): 2.275 € bere programa guztietarako; -ADEMNA (Nafarroako Esklerosi Anitzeko Elkartea): 6.500 € giza eta gizarte baliabideak aprobetxatzeko programarako, esklerosi anitza duten pertsonentzat; -ADHI (Arreta Defizita, Hiperaktibitatea eta Inpultsibotasuna Tratamendurako eta Azterketarako Nafarroako Elkartea): 4.500 €; -AECC (Minbiziaren Aurkako Espainiako Elkartea): 9.773 € minbizia duten gaixoak eta senitartekoak hartzeko pisuetarako; -ALCER (Giltzurrunetako Gaixotasunen Aurkako Elkartea): 3.000 €; -AMIFE (Lizarrako Minusbaliatu Fisikoen Elkartea): 4.550 €; -AMIMET (Tutera Merindadeko Minusbaliatuen Elkartea): 6.500 € minusbaliotasun fisikoa duten pertsonen gizarte normalkuntzarako; -ANASAPS (Buruko Osasunerako Nafarroako Elkartea): 287.351 € aisialdirako, olgeta, kultura, kirola eta prestakuntzarako; zuzeneko arreta; eta sentsibilizazioa eta hedapena; -ANDAR (Erriberako TDAH duten Pertsonei eta familiei Laguntzeko Nafarroako Elkartea): 4.550 €.


-ANFAS (Adimen minusbaliotasuna duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartea): 114.060 € 3-6 urteko adin goiztiarren laguntza programetarako, laguntza egokitze, aisialdi, olgeta eta kirol jardueratarako, informatika, autogestioa, bizitza independentearen aldeko laguntza, informazioa eta aholkularitza, familien prestakuntza, familia atsedena, mentalizazio soziala, eta erromesen aterpea; -ANPHEB (Bizkarrezur Zatibitua duten seme-alaben Gurasoen Elkartea): 20.829 € prestakuntza laguntzaren eta bokazio suspertze goiztiarraren zerbitzurako, gurasoen auto-laguntzaren programa, azido folikoari buruzko kanpaina, eta minusbaliotasunetan aditutako baliabide zentroa; -ASORNA (Nafarroako Gorren Elkartea): 20. 837 € pertsona gorren hezkuntzarako osoko proiektu baterako; aisialdia, kultura eta kirolerako; interpreteen zerbitzua; ikurren lengoaiaren ikastaroa; lan bitartekaritzako zerbitzua; ASPACE (Burezur Paralisiaren Laguntzako Nafarroako Elkartea Aisialdiko eta Olgetako Kluba): 4.553 € bere programa orokorrerako; -ATENA (Psikobalet Fundazioa): 94.605 € adierazpen artistiko eta pedagogikoko eskolarako eta antzerki-dantza konpainiarako; -COCEMFE (Nafarroako Komunitateko Minusbaliatu Fisikoen eta Organikoen Elkarteko Federazioa): 4.550 €; -Nafarroako Minusbaliatu Fisikoen Elkartearen Koordinatzailea: 40.594 € lan orientazioko zerbitzurako, aisialdi eta olgetako kluberako, hedapena eta mentalizaziorako, egokitutako garraiorako, zerbitzu juridikorako, jarduera zentrorako eta, minusbaliatu berrientzako eta familientzako osoko laguntzarako .


-EUNATE (Gorren Senitartekoen Elkartea): 6.500 € familien arreta eta laguntzako osoko zerbitzurako; -FEAPS (Adimen atzerapena duten pertsonen aldeko Nafarroako Elkartearen eta Erakundeen Federazioa): 6.500 €; -Ciganda Ferrer Fundazioa - El Molino Zentroa: 66.360 € lan gaikuntza berezirako eta helduen bizitzaren egokitzapenerako; - Babes Fundazioa: 2.275 €; -Nafarroako Hemofilia Elkartea: 4.550 €; -Laringektomizatuen Nafarroako Elkartea: 6.500 €; -OKILE, minusbaliotasun psikikoa duten pertsonentzako zentro okupazionala: 6.500 €; -ONCE: 2.275 €; -Erretinosi Pigmentarioaren Nafarroako Elkartea: 6.500 €; eta Down Sindromea duten Seme-alaben Gurasoen Nafarroako Elkartea: 9.004 € "Itaca" eta "Bit" proiektuetarako.


Horniketa txikiagoetarako diru-laguntzak


Bestalde, 25.000 €uroko diru-laguntza eman zaie minusbaliotasun pertsonen arloko irabazi-asmorik gabeko hurrengo hamazortzi erakunderi, bulegoko horniketa txikiagoetarako eta material informatikorako: ADACEN (1.578 €), ADANO (1.065 €), ADELA (618 €), ALCER (149 €), AMIFE (1.019 €), AMIMET (1.226 €), ANASAPS (5.374 €), ANFAS (4.652 €), ANPHEB (580 €), ASORNA (655 €), ASPACE (633 €), ATENA (1.458 €), COCEMFE (769 €), Nafarroako Minusbaliatu Fisikoen Elkartearen Koordinatzailea (1.220 €), OKILE (901 €), Erretinosia (789 €), SARAY (1.480 €) eta Down Sindromea (826 €).


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa