(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Fran├žais | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Kultura eta Turismo Departamentuak "La Catedral de Tudela" publikazioa berriz argitaratu du asteazkena, 2007.eko uztailak 25

Kultura eta Turismo Departamentuak edizio berri bat egin du "La Catedral de Tudela" izenburuko lanarekin, lehenengo edizioa, agertu ondorengo lehenengo hilabetetan agortu ondoren. Liburu honek, "Tudela el legado de una catedral" erakusketari buruzko katalogoa eta Espiritu Santuaren Kaperari buruzko monografikoa bezalako beste argitalpenekin batera, Katedraleko Erretaula Nagusiari eta Jauregi Dekanalari buruzko 2001eko edizioez gain, monumentu multzo hau Foru Komunitatean gehien aztertu den multzoetariko bat bilakatzen dute.


Argitalpenak, bere atal desberdinetan, honako hauek aztertzen ditu: katedralaren historia, bere elizbarrutia, kolejiataren jabaria Erdi Aroan, kolejiata katedral bilatu zela eta egin ziren jaiak, gremioak, kofradiak, artxiboa eta liturgia. Arteari buruzko atalak meskita, Erdi Aroko arkitektura, monumentuaren eskultura, Erdi Aroko irudiak eta hilobiak, pintura gotiko berantiarra, Errenazimenduaren sarrera, barrokoaren proiektu handiak eta musika aztertzen ditu, historian zehar. Santuen arteei buruzko beste atal batek apaingarrien, zilarreriaren eta kantu liburuen ikuspegiak eskaintzen ditu. Eta amaieran, zaharberritzeari buruzko informazioa eskaintzen du, zehazki, XX. mendeko 40 urtetako esku-hartzeei eta egungo esku-hartzei buruzkoak, bai eraikinarena eta bai apaingarriena, zaharberritu aurretik egindako azterketa arkeologikoa ahaztu gabe.


Tuterako kolejiatak, katedrala 1783. urtetik, Espainiako eta Europako antzeko mailako bestelako tenpluek bezala, aurreko mendetan, aberastasun iturri ugari izan zituen, eta horiei esker, Erregimen Zaharrean, adierazpen artistikoak eta elizaren botere adierazpenak eskaini ahal izan zuen.


Nafarroako Errege-erreginak euren aztarna utzi zuten tenpluan. Tuterako Katedralaren barnealdean Teobaldo I.aren blasoi heraldikoak daude. Horiek, denboraren poderioz, eta aldaketaren batekin, Nafarroako armarrian osatu zuten. Beste gertakarien artean, Santxo VII.a Indartsuaren inguruan historia luze bat sortu zen, babesle handia eta tenpluaren fabrikaren zaintzaile gisa. Zenbait mende beranduago, katedral bihurtu zenean, Argien Mendean bertan, Juan Antonio Fernandez jaunak ordezkatutako kritika historikoak aipatutako erregearen tradizioari eta gorespenari aurka egin zio, Santxo VI.a Jakituna Erregearen alde.


Irudien mundua ez zen polemikatik urrun ibili. Sakristia tenpluaren historiarekin lotutako gizon handien irudiekin apaintzea proposatu zenean (bertan Santxo Jakituna agertzen zen horren eraikitzaile gisa) Ruiz Concejares doktore kalonjeak aurka egin zuen eta azkenean Jakitunaren irudia kendu zen Santxo Indartsuaren mesederako.


Berriz argitaratu den edizio honen tirada mila alekoa izan da eta 25 erotan salgai izango dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa