(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Frantziako Tour-ak gaur 52 kilometro egingo ditu Nafarroako lurzorutik zehar Orthez-Col d’Aubisqueko etapan asteazkena, 2007.eko uztailak 25

Frantziako Tour-ak, nazioarteko txirrindularitza egutegiko lasterketa ospetsuena, 52 kilometro inguru egingo ditu gaur, Nafarroako lurzorutik zehar, 218 kilometroko Orthez-Col d’Aubisqueko etapan. Lasterketa Foru Komunitatean Larraul-Abodiko Eski Nordikoaren Estaziotik sartuko da 13,10 eta 13,37 artean (79 kilometro egin ondoren). Honakoa izango da Nafarroako errepidetatik bidezko ibilbidea: Larraul (NA-2011), NA-140 errepideko bidegurutzea (Auritz-Otsagabia-Izaba), Laza portura igotzea, Uztarrozetik igarotzea, Izabaraino iristea (13,32-14,05ean) eta NA-137 errepidearekin lotzea (Izaba-Frantzia), Belaguako portura igotzeko eta Frantziako lurraldeetara itzultzeko, 14,46-15.06 bitartean, San Martin Harriaren parean.


Nafarroako Turismo eta Kultura Departamentuak eta Izabako eta Uztarrozeko udalek, baita Erronkari Bailararen Batzordeak ere, erabaki dute Nafarroako Pirinioetako eta Foru Komunitateko, oro har, turismoa sustatzeko hainbat jarduera burutzea, aukera hau aprobetxatuz eta kontuan hartuta, errepide parean jende ugaria bilduko dela eta, batez ere, komunikabideen bidez izango den nazioarteko hedapen garrantzitsua, lasterketa bai telebistatik edo irratitik zuzenean emateko, eta bai, telebistek, irratiek eta idatzizko komunikabideek, lasterketa ondoren, estaldura hedapena eskaintzeko.


Horri dagokionez, txirrindularitzako lasterketatik zehar, 19 olana ipiniko dira "Reyno de Navarra, tierra de diversidad" markarekin, gazteleraz, euskaraz eta frantsesez, baita hainbat elementu errepide parean, bertako produktu turistikoak ezagutzera emateko, eta mendi-martxak, mendiko bizikleta, elurra eta, batez ere, iraupen-eskia sustatzeko.


Era berean, orokorragoak diren Nafarroari buruzko beste publizitate 19 olan gehiago ipiniko dira, San Fermin jaiak, gastronomia eta ardoei buruzkoak eta, gaur txirrindulariak pasako diren bide-zoruko hainbat puntutan, Nafarroako eta bertako marka turistikoak ("Roncal-Erronkari, de película" eta "Isaba-Arette con el Tour") serigrafiatu dira. Pintura horiek ezabatuko dira lasterketa amaitu ondoren. Azkenik, Frantziako bira pasako den Izabako errepideko panel argidunak ongietorri eleanitza emango die txirrindularitza proba ikustera bailarara joango diren bisitariei.


Pantaila erraldoia eta Nafarroako produktuen azoka Izaban


Bestalde, Nafarroako Gobernuak eta Erronkariko beste erakundeek erabaki duten pantaila erraldoi bat ipintzea (4 x 3 metro) Izabako pilotalekuan, txirrindularitza proba honen etapa "nafarra" zuzenean telebistan jarraitu ahal izateko. Pilotalekuak mila lagun inguruko edukiera du eta 400 lagunentzako aulkiak jarriko dira.


Txirrindularitza zaleak Izabaraino iritsi ahal izateko, gaur, guztira 700 aparkaleku gaitu eta seinaleztatu dira, lau zonalde desberdinetan, eta era berean, komun mugikorrak instalatu dira.


Pilotalekuaren kanpoaldean, Bailararen Garapeneko Partzuergoaren eta "Napar Bideak" Elikagai Artisauak Egiten dituzten Erakundearen laguntzarekin, Nafarroako produktu artisauak erakusteko eta saltzeko azoka bat antolatu da.


Horretaz gain, Barne eta Osasun Departamentuek ere Nafarroako Gobernuak Frantziako Tour-erako antolatutako dispositiboan parte hartuko dute.


Horrela, Foruzaingoak gaur zainketa berezia garatuko du, "Roncalia" proiektua dela eta, bertan egiten diren eraikuntzak zaintzeko. Nafarroako Gobernuak eta Bailarako Batzordeak, aipatutako proiekturako 18 milioi euroko proiektua gaitu du, El Ferial-Zanpori eta Contienda eski nordiko azpiegitura modernizatzeko eta hedatzeko (Belaguako Eski Nordiko Zentroa). Halaber, aipatutako zainketaren bidez, bailara honetan bertaratutako bisitariek Larra-Belagua Erreserbako balio ekologikoak eta naturalak errespetatzen dituztela egiaztatuko dute ere.


Bestalde, Nafarroako Larrialdietako Agentziak, hainbeste zalea Erronkari Bailaran biltzeak eragiten duen arriskua kontuan hartuta, bertaraino anbulantzien dispositibo berezi bat eraman du eta Izabako su-hiltzaile boluntarioen etxea sendotu du, baita Auritzeko eta Nabaskozekoak ere, esku hartzea beharrezkoa izango balitz. Horretaz gain, Komunikazioetako Unitate Mugikorra Belaguaraino eraman da, Nafarroako Gobernuaren boluntarioen larrialdietako zerbitzu guztiek zuzen funtzionatuko dutela bermatzeko.


Azkenik, Osasun Departamentuak bertako osasun laguntzako dispositiboak erne jarri ditu, laguntza gehiago eskaini behar baldin badira, esan bezala, Izaban eta Erronkari Bailaran bertaratutako jende ugariaren eraginez.


Tour-a pasako den Nafarroako errepideen hobekuntza


Maiatzean ezagutzera eman zen bezala, Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak guztira 850.000 euro inbertitu ditu Frantziako Tour-aren etapa hau pasako den hiru errepideak hobetzeko jardueretan (NA-2011, NA-140 eta NA-137).


Lanak honakoak izan dira: bide-zorua birgaitzea hondatuta zeuden zonaldetan, segurtasun hesiak ordezkatzea eta seinale horizontalak eta bertikalak berritzea. Egindako inbertsio guztitik, 611.218 euro behin betirako izaerako jardueretan erabili dira eta 238.782, berriz, Izaba-Belagua errepideko (NA-137) behin-behinerako hobekuntzetan, Horiek, esan den bezala, datorren urtean behin betirako erreformatuko dira.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa