(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak milioi bat euroko diru-laguntzak ontzat eman ditu Iruñeko Arroko azpiegituretarako osteguna, 2007.eko uztailak 26

Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 1.010.595, 09 eurotako inbertsioak ontzat eman ditu Iruñeko Arroko herrietako bide azpiegiturak hobetzeko. 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planak, horietarako, 679.558,96 euroko diru-laguntza orokorra hartzen du barne.


Ondoren, alfabetoaren hurrenkeraren arabera, laguntza eman zaizkien herriak eta horien zenbateko osoa aipatzen dira:


-ILARRATZ (ESTERIBAR).- Nafarroako Gobernuak 44.300,14 euro eman ditu (73.411,67euroetatik) bertako oraingo horniketa sarea ordezkatzeko lanak finantzatzeko, oraingo zuntz-zementuko hodia, tangatik 100 eta 800 mm-ko galdaketa harikorreko batengatik ordezkatzeko. Era berean, hartuneak berrituko dira, 40 eta 32 mm diametroa duten polietilenoko tutueriarekin.


Saneamenduko sarean, oraingo hodia ere berrituko da, eta bertan, 250 mm-ko PVC tutueria instalatuko da, eta beharrezko erregistro putzuak eta etxez etxeko hartuneak egingo dira.


-IZA.- 129.809,82 euroekin finantzatuko da 215.113,42 euroko aurrekontu bat, bertako oraingo horniketa sarea zaharberritzeko. Oraingo zuntz zementuko hodiak 80 mm-ko galdaketa nodularreko beste batzuengatik ordezkatuko dira, 63 mm-ko polietilenoko adarrekin. Era berean, kaltetutako hartuneak berrituko dira 40 eta 32 mm-ko polietilenoko tutueriarekin. Saneamendu sarean, ia gune historikoko hodi guztiak berrituko dira, eta bertan, 250 eta 315 mm-ko PVC griseko tutueriak instalatuko dira, Eta beharrezko erregistro putzuak burutuko dira.


-MAQUIRRIAIN (EZCABARTE).- 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planak 357.398,17 euroko zenbatekoa hartu du barne (510.568,82 euroko aurrekontu baterako), bertako hiri gunea zolatzeko lanak diruz laguntzeko. Lan horiek lurzoruko 4.000 m2-etan burutuko dira. Errodadura zonaldeak 20 cm lodiera duten hormigoizko lauzekin zolatuko dira, eta espaloiak eta oinezkoentzako guneak, berriz, Antiqua kale-harriarekin, hondar ohean, 10 cm-ko hormigoi gainean. Erdiko ubide bat eta euri-uren sare bat barne hartu da 315 mm diametroko lurperatutako PVC hodi batekin, estolda-zuloak, eta erregistro putzuak. Horretaz gain, zerbitzuetako bestelako kanalizazioak egingo dira (elektrikoak, telefonia, argiztapen publikoa), Planaren zoladura partiden pentzurako finantzazioetatik kanpo.


-ORRIO (EZCABARTE).- 148.050,83 euro esleitu dira (211.501,18 euro inbertitu dira) San Juan kaleko zatia zolatzeko lanetarako (sareak birgaitzeko lanek kaltetu dute). Proiektuak bertako San Juan kaleko bi zati zolatzeko lanak definitzen eta baloratzen ditu, lurzoruko 1.500 m2 inguruei eraginez. Errodadura guneak Antigua kale-harriarekin edo 20 cm-ko hormigoizko lauzarekin zolatuko dira, hondar ohe eta hormigoizko 10 cm-ko geruza gainean. Espaloietan 5 cm-ko hareharriko harri naturala ipiniko da, 10 cm-ko hormigoizko zolarri gainean. Erdiko ubide bat eta euri-uren sarea hartuko da barne, 315 mm-ko lurperatutako PVC hobi baten, estolda-zuloen eta erregistro putzuen bidez. Horretaz gain, zerbitzuetako bestelako kanalizazioak egingo dira (elektrikoak, telefonia, argiztapen publikoa), Planaren zoladura partiden pentzurako finantzazioetatik kanpo.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa