(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oliteko Jaialdiak Antzerkiaren Legeko proiektuari buruzko informazio jardunaldi bat antolatu du osteguna, 2007.eko uztailak 26

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak, bihar, ostirala, uztailak 27, 19etan, Ardoaren Museoa, eta doaneko sarrerarekin, Antzerkiaren Legeko Proiektuari buruzko informazio jardunaldi bat antolatu du. Ekintza eszena arteen profesionalei, kultur koordinatzaileei, programatzaileei, kultura zinegotziei, arduradun politikoei eta gaia interesatzen zaion publikoari zuzentzen zaie.


Saio honetan, eszena zuzendari eta ADE Zuzendaritza Batzordeko kide den Alex Ruiz Pastor jaunak koordinatuta, honako hauek hartuko dute parte: Beatriz Rodríguez-Salmones, Alderdi Popularreko Kultura bozeramailea Diputatuen Batzordean eta "sektorea dinamizatzen duen antzerki lege baten proiektua onesteko beharrari" dagokion proposamenaren (ez legea) ekimena Ganberaren Mahaiari aurkezteaz arduratu dena, Juan Antonio Hormigón, ADE elkarteko idazkari nagusia, RESAD-eko Zuzendaritza Katedraduna eta "Bases para un Proyecto de Ley del Teatro" testuaren egilea, eta José Mª Montes, AISGE Zerbitzu Juridikoen zuzendaria, "Bases para un Proyecto de Ley de Teatro" testuaren definizio juridikoan parte hartu duen erakundea.


Informazio gehiagorako: Alex Ruiz Pastor. Telefonoa: 607.666.396.


Bestalde, Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak kalean programatutako jarduerekin jarraitzen du. Ostiralean bertan, Eduardo Ruiz Relero-k Olite bisitatuko du, marrazki anamorfikoetan aditua den artista. Ruiz Relero-k arratsaldea emango du Karlos III.a Noblea plazan, bere sorkuntzetako bat eskainiz. Marrazki anamorfiko bat ikuspegi jakin batetik zuzen ikusten den distortsionatutako irudi bat da.


Oraindik sarrerak gelditzen dira asteburu honetako saioetarako ("El perro del hortelano" eta "Shakespeare’s villains"). Sarrerak jaialdiko ohiko bideetan eros daitezke: Iruñeko leihatiletan (San Francisco Plazako turismo bulegoa) eta Oliten (Erdi Aroko Galeriak, Karlos III.a Noblea), 012 Infolocal telefonoa eta www.cfnavarra.es/oliteteatro eta www.entradas.com web orriak. Prezioak 18 euro dira sarrera arrunterako eta 9 euro sarrera murrizturako (gazte txartela eta 65 urtetik gorakoak).


Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Vianako Printze Erakundearen programa bat da, Oliteko Udalaren, Cementos Portland-Valderrivas enpresaren eta Autopistas de Navarra enpresaren babesarekin eta Paradore Nazionalen, Oliteko Errege Jauregiren eta Nafarroako Ardoa Jatorri Deitura Araupetzen duen Kontseiluaren laguntzarekin.

Dokumentazioa:
Olite 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa