(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Gaur egunsentian Iruña-Behobia errepidean (N-121-A) trafikoa desbideratuko da, Sunbilla parean, ur-emaria neurtzeko estazioan burutzen ari diren lanak direla eta osteguna, 2007.eko uztailak 26

Larunbat goizean hobekuntza lan berdinak egingo dira Arrizabalagako ur-emaria neurtzeko estazioan, Iruña-Tutera errepidean (N-121)


Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak jakinarazi du gaur egunsentian, gehienez 4 orduz, Iruña-Behobia (N-121-A) errepidearen hegoaldeko norabidean doazen trafikoa Sunbillako hiru gunetik desbideratuko dela, Sunbillako tunelaren ur-emaria neurtzeko estazioko espirak edo ibilgailuen kontagailuak ordezkatzeko. Bestalde, Frantziako norabideko trafikoa, txandaka, galtzada honen bi errailetatik ibiliko da, espirak instalatzeko lanek aurrera egiten duten heinean.


Gaur egunsentian Sunbillako ur-emariak neurtzeko estazioan aipatutako lanak burutuko dira, Iruña-Behobia errepideko zoladura berritzeko egin berri diren lanen eraginez (fresatze lanak direla eta, zoladura hobetzeko moztu diren espirak ordezkatu behar dira).


Kasu honetan gaueko eta laneguneko ordutegia aukeratu da, Bortzirietako herri honetako biztanleei ahalik eta kalte gutxien sortarazteko. Bertatik pasako dira desbideratutako ibilgailuak trafiko gutxiko ordutegi zerrenda batean. Desbideratzea ondo adierazita egongo da eta, halaber, errepide honetako informazio paneletan iragarriko da.


Larunbat goizean Arrizabalagan


Era berean, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak aurreikusi du larunbata honetarako, hilak 28, lan berdinak egitea Arrizabalagako ur-emariak neurtzeko estazioan, Iruña-Tutera errepidean kokatuta (N-121).


Oraingo honetan, espirak ordezkatuko dira Arrizabalagako zeharbidea egokitzeko egin berri diren lanen eraginez. Horiek goizeko ordutegian egingo dira, eta bide honetako trafikoari aukerako errail batera desbideratuko da. Ordutegi hori aukeratu da asteburuetan errepide honetan trafiko gutxi ibiltzen delako.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa