(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Guztira, Foruzaingoaren 217 patruilek trafikoko dispositibo berezia osatuko dute bihar ostiralean izango den oporretako irteera-itzulera operaziorako osteguna, 2007.eko uztailak 26

Bihar, ostirala, uztailak 27, 15etatik aurrera abuztuaren 1eko 24etara arte, hasiko den oporretako irteera-itzulera operazioa dela eta, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko dispositiboa planifikatuko du. Bertan, bost egunez, guztira 217 patruilek eta atestatuen taldeek hartuko dute parte, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.


Trafiko-kontrolez aparte,abiadura eta alkoholemia kontrolak gehituko dira. ( irudia handitu )

Ohikoa denez, dispositiboak trafikoa zainduko du bide sareko puntu sentikorrenetan eta abiadura eta etilometriak kontrolatzeko prebentzio jarduera gehiago jarriko ditu abian.


Hain zuzen ere, Nafarroako errepideek, bihar, Foruzaingoaren trafikoko 34 patruila izango ditu; larunbatean 42 patruila; igandean 32 patruila; astelehenean eta asteartean, 34 patruila bana; eta asteazkenean, abuztUak 1, 41 patruila. Horiek guztiek txandaka egingo dute lan eta atestatuen taldeen laguntza jasoko dute. Era berean, Nafarroako Gobernuaren helikopteroa erabili ahal izango dute, auto-ilarak eta istripuak non sortu daitezkeen jakiteko, eta hartara, gertaera bakoitzetik gertuago dauden patruilak azkar mobilizatu ahal izango dituzte.


Iaz, hiru lagun hil ziren istripuen eraginez: bi motorista Azagran eta Urraulbeitin eta txirrindulari bat Eguaratsetan. Horretaz gain, heriotza eragin zuten Foruzaingoaren atestatu taldeek artatu eta ikertu zituzten hiru istripu hauetaz gain, trafiko patruilek 36 istripu artatu zituzten. Horietan, 14 lagunek izan zituzten maila desberdineko zauriak.

Trafiko kopuru handiago pilatzen diren bideak


- Iparraldeko Autobia, A-1 (Madril-Irun): Nafarroatik igarotzen diren kilometroetan, Ziordia eta Etxegarate artean, espero da nazioarteko garraio astunaren eta Europan lan egiten eta jatorrizko herrialdeetara itzultzeko Espainia gurutzatzen duten magrebtarren trafikoa.


- Ebroko Autobia A-68 y N-232 (Santander-Bartzelona ardatza): Nafarroako Erribera gurutzatzen du, Alfarotik Cortesera. Garraio astunak eta nazioartekoak asko erabilitako sare nagusiko bide bat da.


- Behe Pirinioetako Autobia A-21 eta N-240 (Iruña-Huesca): bide-ilarak egon daitezke Esa, Ledea eta Eloko zeharbideetan, Pirinioetako sarrera naturaleko bidean.


- Iruñeko Errondak: PA-30 errepideak (Iruñeko Erronda) eta y hiriburura sartzeko bideek arazo zehatzak izan ditzakete igandean oporretatik Iruñera itzultzen den trafikoarekin. Honako hauek ere zaintza bereziko bideak izango dira: Leitzaran (A-15, Irurtzun-Andoain) eta Caminokoa (A-12, Iruña-Logroño), Foru Komunitateko iparralde-hegoaldeko komunikazioa egituratzen duten ardatz hauen ohiko dentsitatearengatik.

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc
Recomendaciones conducción segura

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa