Castellano | Euskara | Français | English
Nafarroako Gobernuaren Toki Administrazioko kontseilariak, Alberto Catalán Higueras, 1.010.595, 09 eurotako inbertsioak ontzat eman ditu Iruñeko Arroko herrietako bide azpiegiturak hobetzeko. 2005-2008 Tokiko Azpiegituren Planak, horietarako, 679.558,96 euroko diru-laguntza orokorra hartzen du barne.
Bihar, ostirala, uztailak 27, 15etatik aurrera abuztuaren 1eko 24etara arte, hasiko den oporretako irteera-itzulera operazioa dela eta, Foruzaingoaren Trafiko Dibisioak trafikoa zaintzeko eta kontrolatzeko dispositiboa planifikatuko du. Bertan, bost egunez, guztira 217 patruilek eta atestatuen taldeek hartuko dute parte, goizeko, arratsaldeko eta gaueko txandetan.
Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak, bihar, ostirala, uztailak 27, 19etan, Ardoaren Museoa, eta doaneko sarrerarekin, Antzerkiaren Legeko Proiektuari buruzko informazio jardunaldi bat antolatu du. Ekintza eszena arteen profesionalei, kultur koordinatzaileei, programatzaileei, kultura zinegotziei, arduradun politikoei eta gaia interesatzen zaion publikoari zuzentzen zaie.
Larunbat goizean hobekuntza lan berdinak egingo dira Arrizabalagako ur-emaria neurtzeko estazioan, Iruña-Tutera errepidean (N-121)
Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuaren bidez, 498.628 €uroko diru-laguntzak eman dizkie 27 erakunderi, 2007. urtean Garapeneko Nazioarteko Lankidetzaren arloko sentsibilizazio jarduerak garatzeko.