(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


2.051 lagunek dagoeneko jaso dituzte Menpeko Pertsonentzako eta Familia Zaintzaileentzako Laguntzak, Nafarroako Gobernuak aurtengo urtarrilean abian jarrita

ostirala, 2007.eko uztailak 27

Erregistratutako 6.976 eskaeretatik, %66 emakumeei dagokie, eta 80 urtetik gorakoek %62a ordezkatzen dute  



Guztira, 2.051 lagunak, dagoeneko, Menpeko Pertsonentzako eta Familia Zaintzaileentzako Laguntzak jasotzen ari dira, Nafarroako Gobernuak aurtengo urtarrilaren 1ean abian jarrita, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria kontseilariak gaur adierazitakoaren arabera, María Isabel García Malo, Nafarroako Jauregian eskainitako prentsaurrekoan.


Informazio ekintza honetan, García Malo kontseilariak Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Departamentuak 2007ko lehenengo sei hilekoan menpekotasun arloan garatutako jardueren balantze bat egin du. Horrela, Menpeko Pertsonentzako eta Familia Zaintzaileentzako Laguntzez gain, García Malo kontseilariak arlo honetako jarduera gehiagori buruzko datuak eskaini ditu, esate baterako; Menpekotasunaren Balorazioa, Nafarroako Gobernuak Foru Komunitate osoan egina, eta Zaharrentzako eta Menpeko Pertsonentzako Baliabideen Zentroaren funtzionamendua, Foru Exekutiboak abian jarrita Gurutze Gorriaren laguntzarekin.


Menpeko Pertsonentzako eta Familia Zaintzaileentzako Osoko Programarekin, Nafarroako Gobernuak egun eskura dagoen baliabideen eta zerbitzuetako sare bat osatu nahi du, eta horrela, premiei erantzun hobea eskaini ahal izango die, bai menpeko pertsonei dagokienez, eta bai familiei dagokienez. Hain zuzen ere, bere funtsezko hiru helburuak honako hauek dira: Nafarroako menpekotasunaren benetako egoera eta mapa marraztea, benetako premiak ezagutzea kasuistika desberdinei hobetu egokitzen diren baliabideak eta zerbitzuak diseinatzeko eta ezartzeko, eta eskainitako laguntza eta Foru Komunitateko hiritarren bizi kalitatea hobetzea.


Laguntza menpeko pertsonentzat eta familia zaintzaileentzat


Laguntza honen nobedade nagusiena honakoan datza: aurreneko aldiz, menpeko pertsonaren familia unitatearen errenta per capita eta ondarea kontuan hartu da, eta ez familia zaintzailearen bizikidetza unitatea, orain arte egiten zen bezala, menpek pertsonekin bizi ziren familien kalterako.


Aurtengo lehenengo sei hilekoan, 6.976 eskaera aurkeztu dira, eta horietatik 3.734 dagoeneko ebatzi dira: 2.260 alde ebatzi dira eta 1.116, berriz, aurka, 83 bajan eman dira eta 275 artxibatuta geratu dira. Beste 1.127 lagun, une honetan, horri dagokionez ezarritako prozesuan daude. Modalitateen arabera, eskaeren %82ak familia inguruko modalitatea aukeratu dute, eta %18ak, berriz, pertsona edo zerbitzu bat kontratatzeari dagokiona.


Aipatu behar da, erregistratutako 6.976 eskaeretatik, 4.626 emakumezkoak direla, guztien %66a, eta 2.350, berriz, gizonak, alegia, %34a. Adinen arabera, 65 urtetik gorakoak %86a d ira, eta esan behar da, 80 urtetik gorakoak 4.297 eskaerei dagozkiela, hau da, %62.


Zonalde geografikoen arabera, erregistratutako 6.976 eskaeretatik, %40a Iruña eta bere eskualdeari dagokio, %18a Tuterari, %16a Lizarrari, %10a Tafallari, beste %10a Nafarroako ipar-mendebaldeari, eta %5a, ipar-ekialdeari.


Orain arte, 2.260 eskaera eman dira, eta horietatik, 1.373 menpeko handitzat sailkatu dira eta 887, berriz, mendeko zorrotzat. Mendeko handitzat sailkatutako 1.373 eskaeretatik, 1.115 lagunek familia inguruko zainketen modalitatea aukeratu dute eta hilero batezbesteko 489,05 euro jasotzen dituzte. 258 lagunek, berriz, pertsona edo zerbitzu bat kontratatzeko modalitatea aukeratu dute, eta hilero batezbesteko 637,62 euro jasotzen dituzte. Mendeko zorrotzat sailkatutako 887 eskaerei dagokionez, 773 lagunek familia inguruko zainketen modalitatea aukeratu dute eta 402,89 euro jasotzen dute hilero, eta, beste, 114 lagunek berriz, langileak edo zerbitzua kontratatzearen modalitatea aukeratu dute eta hilero 503,62 euro jasotzen dituzte.


Atzera botatako 1.116 eskaerei dagokienez, zioak honako hauek izan dira: 37 kasutan, pertsona eskatzaileak egoitzetan zeuden; beste bederatziek zenbateko handiagoko laguntza zaharra zuten, 145 eskaerek familia unitateko ondarea gainditzen zuten (100.000 euro ohiko etxebizitza izan ezik); 222-k ezarritako errenta per capita mugak gainditzen zituzten; 693 ez zen mendeko handia edo mendeko zorrotza; zortzik ez dute justifikatu Nafarroan etenik gabe eskaeraren dataren aurretiko bi urtez bizi izan direla; eta beste bi kasuk ez duten zerbitzua kontratatu gutxienez 80 orduz.


Orain arte, Foru Exekutiboak 9.312.177 € erabili ditu laguntza hauetarako, eta aurtengorako hitzartutako aurrekontu orokorra 16.872.361 €urokoa da.

Dokumentazioa:
Albiste osoa

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa