(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Lope de Vega eta Shakespeare-ren lanak Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdian asteburuan

ostirala, 2007.eko uztailak 27

"El Perro del Hortelano" eta Shakespeare "gaiztoen" laburpen bat nagusiak izango dira Antzerki Klasikoko Jaialdiaren programazioan, asteburu honetan. Hain zuzen ere, Rakatá konpainiak uztailaren 28 eta 29an La Cava-n, Lope de Vega-ren testua antzeztuko dute, San Pedro Klaustroak, berriz, egun berdinetan, Steven Berkof-en lana hartuko du barne, Shakespeare’s Villains".


Steven Berkoff

Steven Berkoff.


"Clásicos en Alcalá" arte eszenikoen jaialdian ekainaren 30ean aurkeztuta, Laurence Boswell-ek zuzendu du "El perro del hortelano" lana. Royal Shakespeare Company konpainiarekin elkartutako zuzendari gisa, Boswell-ek hainbat muntaia zuzendu du: "Women beware women" Thomas Middleton-ena (2006), Spanish Golden Age zikloa (2004), horren barruan "El perro del hortelano" zuzendu zuen, "La Bella y la Bestia" (2003-2005), "Bartholomew Fair" Ben Jonson-rena (1997-98) eta "El pintor de su deshonra" Calderón-ena (1996). Halaber Gate Theatre antzerkiaren elkartutako zuzendaria eta zuzendari artistikoa ere izan da 1990 eta 1995. urteen artean. Bertan, ekoiztutako lanen zati handia Urrezko Mendeko klasikoei dedikatu zien, honako muntai hauekin: "Los locos de Valencia", "El castigo sin venganza", "El caballero de Olmedo", "Pedro de Urdemalas" edo "Don Gil de las calzas verdes" .


Beste ingeles bat, oraingo honetan, Steven Berkoff aktorea, "Shakespeare’s Villains" lanaren egilea da; William Shakespeare-k sortutako pertsonaietako gaiztoenetariko batzuei buruzko lan bat. "Shakespeare’s Villains" uztailaren 28an eta 29an antzeztuko da San Pedro Klaustroan, gaztelerako azpitituluak dituen ingeleseko lan bat da, bertan biltzen den publikoak antzezlanaren ildoa arazorik gabe jarraitu ahal izateko. Aktorea, idazlea eta zuzendaria, Steven Berkoff oso ezaguna da hainbat pelikuletan interpretatu dituen pertsonaia gaiztoengatik, besteak beste; Octopussy, Rambo edo Beverly Hills Cop. Drama eta Mimoa ikasi zuen Londresen eta Parisen. Hainbat konpainiatan hartu zuen parte eta, 1968. urtean London Theatre Group taldea sortu zuen. Berkoff-ek idatzi zuen lehenengo antzezlana "East" izan zen eta Edimburgoko jaialdian aurkeztu zen 1975. urtean. Bere lanen eta egokitzapenen artean "La Metamorfosis", Kafka-rena eta Poe-eren hainbat izenburu nabarmentzen dira, eta askotariko herrialdetan eta hizkuntzatan antzeztu dira. Shakespeare-ren lanak zuzendu ditu eta Hamlet, Macbeth eta Ricardo II paperak antzeztu ditu.


"El perro del hortelano" eta "Shakespeare’s Villains" antzezlanetarako sarrerak jaialdiko ohiko bideetan eros daitezke: Iruñeko leihatiletan (San Francisco Plazako turismo bulegoa) eta Oliten (Erdi Aroko Galeriak, Karlos III.a Noblea), 012 Infolocal telefonoa eta www.cfnavarra.es/oliteteatro eta www.entradas.com web orriak. Prezioak 18 euro dira sarrera arrunterako eta 9 euro sarrera murrizturako (gazte txartela eta 65 urtetik gorakoak).



Kaleko antzerkia eta jauregiko Trobadoreak


Kaleko ekintzen moduan, larunbatean, uztailak 28, Cal y Canto konpainiak Teobaldos zezen plazan (Paradore plaza eta Ardoaren Museoa) bululuen antzerkia ezarri du, eta "Colonbululú" antzezlanaren hiru emanaldi eskainiko ditu: 13, 19,30 eta 21etan. Ikuskizunerako sarrerak Oliteko leihatilan erosi ahal izango dira, Erdi Aroko Galerietan (Carlos III.a Noblea Plaza) eta prezio bakarra izango dute: 3 euro.


Igandean, uztailak 29, zikloaren bigarren kontzertua izango da, Oliteko Jauregiaren Arkuen Aretoan. Oraingo honetan, Mad Robin taldeak "The Nobleman" aurkeztuko du, Shakespeare-ren poesia Ingalaterrako XVII. mendeko herri musika uztartzen duen kontzertua. Sarrerak Jauregian bertan erosiko dira 6 eurotan.
Dokumentazioa:
Olite 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa