(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako Gobernuaren balorazioa EPA-ren lan datuei buruz, 2007ko bigarren hiruhilekoan

ostirala, 2007.eko uztailak 27

2007ko bigarren hiruhilekoari dagozkion EPA-ren datuak (Biztanle Aktiboei buruzko datuak) gaur goizean ezagutzera eman dira Estatistika Erakunde Nazionalaren bidez. Horien arabera, Nafarroan, 400 langabetu gehiago erregistratu ziren, eta langabeziako kopuru orokorra %5,26an kokatu zen, alegia, autonomia erkidegoetako bigarren baxuena, Errioxa ondoren.



Era berean, EPAren datuek adierazten dute 289.900 pertsona lanean ari direla, eta 900 lan gehiago daudela 2007ko lehenengo hiruhilekoarekin konparatuz eta 9.500 gehiago, iazkoarekin konparatuz. Lan tasa %72,14 da, autonomia erkidegoetako hirugarren handiena, Balearrak eta Aragoi ondoren. Gizonezko laneko tasa %83,82 da, hoberena erkidegoen arabera, eta %59,87, emakumeen kasuan, bosgarrena, alegia.


Laneko zuzendari nagusiak, José María Roig Aldasoro, modu "onargarrian" baloratu ditu datu horiek, batez ere, "EB-ko herrialdetako lan tasarekin konparatzerakoan, Nafarroak EB-eko herrialde hoberenen mailaren pareko lan-tasa erregistratu du. Bakarrik Danimarkak, Holandak eta Suediak gainditzen dute tasa hori. Gizonezko kasuan, rankinean buruzagia da. Hala ere, balantzea ez da hain ona emakumeen lanaren tasari dagokionez, beraz, lanean jarraitu beharko da lanen okupazio tasa hobetzeko".


400 langabetu gehiago erregistratu dira eta 400 gutxiago izan dira iazko urtearekin konparatuta. Emakumeen kasuan izandako eragin berezia azpimarratu behar da. Langabeziako tasa orokorra %5,2 izan da, hoberena Errioxaren ondoren; gizonezkoei dagokionez, tasa %2,73 izan da. Azken kasu horretan tasarik hoberena izan da. Emakumeen langabeziako tasa %8,77 da.




José María Roig jaunak aipatu du "Ebro Ardatza oso sendoa dela (Nafarroa, Errioxa eta Aragoi), bai lanean eta bai langabezian, eta Espainiako daturik hoberenak ekarri dituela, azken urteko gainditze ildorekin bat eginez".


Laneko zuzendari nagusiaren ustez, "behin-behinekotasunak ez du bilakaera positiboa izan hiruhileko honetan, hala ere urte arteko terminoetan hobera jo du (tasa osoaren -%2,9l, gizonezko tasaren -%4,3, emakumezkoen tasaren -%0,80). Behin-behinekotasunaren tasa osoa %28,4 da (%25,3 gizonengan eta %32,6 emakumeengan). Tasa horiek batezbesteko nazionala hobetzen dute, eta behin-behinekotasuneko %31,8ko tasa osoa aurkezten dute: %30,8 gizonengan eta %33,3 emakumeengan".


Laneko zuzendari nagusiak gogoarazi du "Nafarroako Gobernuak CEN enpresaburuekin eta UGT eta LA sindikatuekin, lan arloan, hartutako hitzarmenak oso garrantzitsuak direla, batez ere, laneko egonkortasunari buruzko azken plana, aurtengo maiatzaren amaieran sinatuta. Horren bidez, behin-behinekotasunaren zifrak nabarmen murriztea espero da, erabat indarrean dagoenean".


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa