(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiak bihar José Zorrilla-ren "Margarita, la tornera" lana hartuko du astelehena, 2007.eko uztailak 30

Oliteko Antzerki Klasikoko Jaialdiaren esparruan, Carmen del Valle-k, bihar, asteartea, uztailak 31, 22,30ean, San Pedro Klaustroan, Margarita antzeztuko du, alegia; José Zorrilla-k 1840. urtean idatzitako eta "Don Juan Tenorio" lanaren aurrekari gisa erabilitako lanaren protagonista. Eszenatokian, berarekin batera hauek izango dira: Ramón Langa, Jacobo Dicenta, Patricia Ciurana, Iñaki Arana eta Alejandra Caparrós. Juan Polanco-k lana zuzentzen du eta antzerki-egokitzapena Daniel Pérez-en eskutik garatuko da.


Margarita, klausurako nobizia tornularia da Palentziako komentu batean. Juan Jaunak xarmak liluratu ondoren, berarekin ihes egiten du bere anaiaren laguntzari esker, Gonzalo Jauna. José Zorrilla-k lan hau idatzi zuen ospe handiko "Don Juan Tenorio" idatzi baino lau urte lehenago.


Daniel Pérez Zamorako Antzoki Nagusiaren egungo zuzendaria da, eta jatorrizko testua antzerkirako moldatu du, Zorrilla-k idatzitako poema dramatiko ezagunenetariko bat. Lan honetan, Daniel Pérez-ek bertso eta giro erromantikoa errespetatzen du, narrazio luzeak kendu ditu eta horietako batzuk dramatizatu ditu.


"Margarita la Tornera" "Don Juan Tenorio" aurrekari garbia da. Izan ere, José Zorrilla-k bere lan ospetsuena 1844. urtean estreinatu zuenean, publikoa harrituta utzi zuen, aipatutako drama oso azkar idatzi zuelako: hogei egun. Aurrerago, onartu zuen emanaldi hori enkargatu ziotenean, Tirso de Molina-ren "El burlador de Sevilla edo El convidado de piedra" ezagutzen zituela, baina ez zuen ezer esan berak aurretik idatzitako "Margarita la Tornera" lanari buruz.


Poema dramatiko honetan hiru pertsonaia biltzen dira: Juan eta Gonzalo jaunak, hemen nobiziaren anaia, eta Margarita (ondoren Inés deitu zion), baita ondoren Tenorio lanean erabili zuen hainbat gatazka ere. Bi lanek antzeko argumentua dute, Juan Juanaren xarmak nobizia liluratzen dute eta bere burua Ama Birjinari gomendatuta, komentutik ihes egiten du bere amorantearekin. Bere anaiak, Gonzalo Jauna, Madrilera ihes egiten laguntzen dio. Horrek eta laugarren pertsonaia batek, Sirena aktoresa, elementu eta gatazka berriak ekartzen dituzte Zorrilla-k erabilitako traman batean, amaiera arte. Bertan, bertsio honen egileak aurreikusitako, osagarrizko eta Valladolideko dramaturgoari aurka egiten ez duten bi elementuak sartzen ditu.


 Juan Polanco, RESAD-eko lizentziatua da (Arte Dramatikoko Goi Errege Eskola). Interpretazio irakaslea da hainbat eskoletan, eta aktore gisa hogei antzerki muntai baino gehiagoetan parte hartu du, Lluis Pascual, José Carlos Plaza, Joaquín Vida edo Helena Pimenta-ren zuzendaritzapean. Zuzendari gisa, hainbat lan sinatu du, besteak beste: ."Un poeta en el desván", Ramón Llorente-ren poema-liburuan oinarrituta; "De fuera vendrá...", Agustín Moreto-rena, edo haurrentzako "Notas a la fuga" musikala.


Konpainiarekin harremanetan jartzeko: María, telefonoa: 629435597.


San Pedro Klaustrorako aurreikusitako ikuskizun guztietarako sarrerak, "Margarita la Tornera", "El avaro" eta "Cyrano" agortuta daude.


Figuranteak "Lisístrata" lanerako


Antzerki klasikoko jaialdiak figuranteak behar ditu "Lisístrata" lanerako, hau da, Cavan abuztuaren 3an eta 4an antzeztuko den lana. 18 eta 35 urte bitarteko gizonezkoak behar dira, espartar edo Atenastar gisa jarduteko. Castinga asteazkenean izango da, abuztuak 1, 17etan, La Cava eszenatokian. Lana ordainduko da. Informazio gehiagorako, Infolocal 012 telefonoan.


Oliteko Antzerki Klasikoaren Jaialdia Kultura eta Turismo Departamentuaren eta Vianako Printze Erakundearen programa bat da, Oliteko Udalaren, Cementos Portland-Valderrivas enpresaren eta Autopistas de Navarra enpresaren babesarekin eta Paradore Nazionalen, Oliteko Errege Jauregiren eta Nafarroako Ardoa Jatorri Deitura Araupetzen duen Kontseiluaren laguntzarekin.

Dokumentazioa:
Olite 2007

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa