(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroan azkeneko egunetan izandako atentatu terroristen gaitzespena

astelehena, 2007.eko uztailak 30

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du gaurko bilkuran haren gaitzespena adierazteko Nafarroako Foru Erkidegoan ETAk edo haren terrorismo-akolitoek eginiko azken ekintza terroristen aurrean.


Zehatz-mehatz, Nafarroako Gobernuak gaitzetsi ditu Belagoako mendatean, Frantziako Tourra Nafarroatik pasa zen egunean, egindako ekintza terroristak; artefaktu su-eragileak jaurtitzea Burlatako UPN eta PSN alderdien egoitzen aurka, joan zen ostegunean; eta banketxeen aurkako erasoak, joan zen ostegunean Burlatan eta asteburuan Lakuntza eta Uharte-Arkilean. Halaber, Gobernuak haren elkartasuna erakutsi die eraso hauek kaltetutako erakunde, alderdi eta herritarrei.


Gaitzetsitako atentatu hauen aurrean, Gobernuak berriro eskatu du Nafarroako eta Espainiako alderdi nagusien batasuna (alegia, Alderdi Popularra eta Alderdi Sozialistarena) ETA desagerraraztea helburu duten lege arloko neurriak, neurri operatiboak eta nazioarteko kooperazioa elkarrekin bultzatuz.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa