(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Sanz Presidenteak Nafarroaren gobernagarritasun eskaintza egin dio berriz PSNri astelehena, 2007.eko uztailak 30

Miguel Sanz Sesma Nafarroako Gobernuko Presidenteak prentsaurrekoa eskaini du gaur eguerdian, Nafarroako Alderdi Sozialistari Foru Erkidegoaren gobernagarritasuna bermatzeko prozesu negoziatzaile bat hasteko eskatzeko.


San Presidenteak adierazi duenez, gobernagarritasun hori bi bide alternatibotatik lortu ahal da: UPN-CDN-PSN gobernu koalizio bat osatuz; edo UPN-CDN gutxiengo gobernua osatuz.


Bigarren aukera hori posible izateko, alegia gobernuan PSNren parte-hartze aktiborik egon gabe, Sanz Presidenteak PSNri proposatuko dizkion akordio minimoen dekalogoa aurkeztu du gaur. Akordiook izenpetuz, PSNk Nafarroako Gobernuko Presidentearen balizko inbestidura batetan bere abstentzioarekin gobernagarritasuna bermatuko luke 2007-2011 legegintzaldi osorako.


Sanz Presidentea egungo gobernukideen eta PSNko kideen arteko ulermenetik aldetzen den edozein gobernu akordioren aurka agertu da. Sanzek "gobernu konstituzionalista" bezala izendatu du formula hori. Hauteskundeen ostean Nafarroako Ezker Batuaren aldetik jasotako kritikak, berriz, gogor gaitzetsi ditu. Sanzen aburuz, alderdi politiko horrek "iragan maiatzeko hauteskundeetan jasandako erabateko porrota hausnartzen hasi behar du. Izan ere, Nafarroako udaletxe nagusienetan, alegia Iruñean eta Tuteran, presentzia galdu baitu, eta Nafarroako Parlamentuan bere presentzia erdira murriztu baita. Eta Nafarroako Ezker Batuaren arduradun nagusiak etxera joan behar du". Presidentearen esanetan, UPNk emaitza horiek jasoz gero, horixe litzateke bere erabaki pertsonala.


Era berean, Sanz oso kritikoa izan da Nafarroako sozialisten kargudunekin eta kargudun ohiekin. Euskal nazionalistekin gobernu koalizioaren aldeko apustua egiten duten sozialistak aipatu ditu, hain zuzen ere, Lizarrako, Tafallako, Zangozako eta Corellako alkate ohiak. Hala, berrespen horien arteko kontraesanak eta sozialistek izandako hauteskunde babes falta jarri ditu agerian, aurreko legegintzaldian alderdi nazionalistekin praktikan jarritako akordioak azpimarratuz.


Sanzek zera gaineratu du, "nazionalistek, Loiolak PSOE-EAJ-Batasunarekin izandako elkarrizketak ezagutu ostean eta Maiorga Ramirez parlamentarioak Euskal Autonomia Erkidegoarekin Behin-Betiko Organo Komun bat osatzeko sozialista nafarrekin negoziatutakoa azaltzeko eginiko adierazpenek berresten duten bezala, sekula ez diote euren funtsezko helburua lortzeari utziko, eta helburu hori Nafarroa Euskal Herriarekin bateratzea da".

Dokumentazioa:
Gobernu-akordio baterako dekalogoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa