Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran erabaki du Auzitegi Gorenak (Administrazioarekiko Auzietako Hirugarren Sala) planteatutako konstituzio aurkako auzian agertzea, abenduaren 16ko 12/2000 Foru Legeko zenbait aginduren aurka. Auzitegi Gorenak aipatutako auzia izapidetarako onetsi zuen, aurtengo uztailaren 3ko erabakiaren bidez.
Auzitegi Gorenak konstituzio aurkako auzi hau planteatu du kasasio-errekurtso batean epaia eman baino lehen, Nafarroako farmazeutikoek Nafarroako Auzitegi Goreneko (AG) 2004ko otsailaren 15eko epaiaren aurka. Azken horrek, konstituzio aurkako auzi hau planteatzeari uko egin zion eta farmazeutikoek 2002ko maiatzaren 13ko Nafarroako Gobernuaren erabakiaren aurka ezarritako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa baliogabetu zuen. Azken erabaki horrek farmazia bulegoak bateratzeko esparru-erabakia ontzat eman zuen.
Auzitegi Gorenak orain zalantzak ditu, Farmazia Laguntzari buruzko Foru Legean aipatutako aginduek Espainiako Konstituzioan (149.1.1, 149.1.16 eta 149.1.17 art) eta Forua Hobeagotzeari buruzko Legean (53.1 eta 54.1.a art) aipatutako eskumen banaketaren orden konstituzionala hautsi ote dezaketen.
Aipatutako konstituzio auziak Foru Lege honen hurrengo aginduei eragiten die:
Auzitegi Gorenaren ustez, aipatutako aginduek kontzertuei eta botikak emateari buruzko araubidea nabarmen alda dezakete, Estatuak izaera orokorrarekin eta unibertsalarekin ezarrita, farmazia bulegoetan Gizarte Segurantzako sistemak finantzatutako botikak eman beharreko baldintza ekonomikoak zehazteko eskumen esklusiboetan oinarrituta.
Horren auka, eta bere egunean, Auzitegi Gorenean dagozkion alegazioak egin ondoren, zalantzan jarritako Farmazia Laguntzari buruzko aginduak erabat konstituzionalak direla defendatzeko, Nafarroako Gobernua, Auzitegi Konstituzionala emandako epearen barruan, erabaki du bera bertan agertzea, aipatutako konstituzionaltasuna defendatzeko helburuarekin, auziari buruzko erabaki irmoa hartu beharreko organoaren aurrean.