(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

"Fitero, monasterioak utzitako ondarea" erakusketa 17.000 pertsona baino gehiagok bisitatu dute asteartea, 2007.eko uztailak 31

"Fitero, monasterioak utzitako ondarea" erakusketa Ondare Historikoa Zaintzeko Fundazioak antolatu zuen, Nafarroako Gobernua babesle zuela. Erakusketak uztailaren 29an itxi zituen ateak, 17.500 bisitari jaso ondoren.


Erakusketa hiru hilabetez egon da irekita, Espainiako zein munduko hainbat lekutatik bertaratu diren bisitarientzat. Guztira 120 pieza egon dira ikusgai, zistertar monasterioaren ondarekoak edo ondare horri lotuak. Bisitarien %70 Nafarroakoak izan dira, eta gainerakoak, gehienbat, Aragoikoak, Euskadikoak, Errioxakoak eta Madrilgoak.


Erakusketak jarduera-programa bat zuen osagarri; jarduera horiek izan dira, besteak beste: organo-kontzertuak, tenpluko zaharberritzaileen bisitak eta Nafarroako Unibertsitateko Nafarroako Ondare eta Artearen gaineko katedrak antolatutako hitzaldiak.


"Fitero, monasterioak utzitako ondarea" erakusketa kokaleku horretako esku-hartze integral baten parte izan da. Alde horretatik, Fiteroko Santa Maria la Real parrokiako hainbat pieza zaharberritu dituzte eta, orain, behin erakusketa bukatuta, gainerako ondasun higiezinak zaharberritzen jarraituko dute. Monasterioko arkitekturari eta atalei dagokienez, Nafarroako Gobernuko Ondare Historikoaren Zerbitzua aurretiko azterlanak egiten ari dira, gero esku-hartzeari ekiteko.


Azken urteotan, Nafarroako Gobernuko Kultura eta Kirol Departamentuak, dagokion jarduera-ildoan, ohiko programak osatzeko kultur ekintzak antolatu ditu: San Frantzisko Xabierkoaren bosgarren mendeurrena, "Erreinu baten adina" eta "Tutera, katedralak utzitako ondarea" erakusketak, bukatu berri den "Fitero, monasterioak utzitako ondarea" erakusketa, eta Cesar Borgiaren bosgarren mendeurrena zela eta antolatutako programak. Jarduera horiek guztiek kultur ondarearen garrantzia nabarmentzen dute eta turismoa erakartzeko balio dute.


Fiterori dagokionez, Turismo Bulegoan 2007ko lehen zazpi hilabeteetan joan den urte osoan beste kontsulta jaso dituzte; horrek esan nahi bulegoko jarduera %200 handitu dela.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa