Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Lana, Ingalaterrako Alexander Herold zuzendariak zuzenduta, Gayarre Antzokiko Fundazioaren eta Nafarroako Gobernuaren ekoizpen bat da
José Mari Asín eta Aurora Moneo "El avaro" lanaren eszena batean.
(
irudia handitu
)
. José Mari Asín-ek Harpagón pertsonaiaren papera berriz antzeztuko du, "El Avaro" antzerkiaren protagonista fidagaitza, berekoia eta erretxina. Emanaldia bihar, osteguna, izango da, abuztuak 2, 22,30ean, San Pedro Klaustroan. Muntaia, Ingalaterrako Alexander Herold zuzendariak zuzenduta, Gayarre Antzokiaren eta Nafarroako Gobernuaren ekoizpen bat da. Sarrerak agortu dira.
Komikoa, dramaturgoa eta aktorea izanik, Molière-ren (1622-1673) ezaugarri nabariena izaera bizidunak eta benetakoak sortzeko ahalmena da. Izaera horiek, halaber, XVII. mendeko Frantziako gizartearen akatsen eta barregarrikerien karikaturak ziren. Komedia honetan, Molière-k bere arima diruaren truke saltzeko gai den gizon baten funtsa islatzen du maisutasun handiz, eta ondorioz, Harpagón antzerki unibertsaleko pertsonaia nagusienetariko bat bilakatzea lortu du.
Alexander Herold-ek aktore eta zuzendari gisa lan egin du Britainia Handian, Erroman eta Parisen. Ingalaterran Prospect Theatre Company at the Old Vic konpainiaren burua izan da, hau da, hirugarren konpainia klasiko nazionala, , National Theatre eta Royal Shakespeare Company konpainien ondoren. Espainian, Alexander Herold-ek askotariko antzezlanak zuzendu ditu, besteak beste: "Divos" komedia, Ronald Harwood-ena; "Por delante y por detrás", bitan ikusi zen Iruñeko Gayarre Antzokian, edo "¡Sois la Bomba!", Lola Baldrich, Arantxa del Sol eta Mª José del Valle-rekin. Azken urtetan, "Solo cuando me Río" estreinatu du, Neil Simon-ena, Madrileko Fígaro Antzokian, Maria Casal eta Pedro Mari Sanchez-ekin, baita "Nadie es Perfecto" ere, Josema Juste-rekin, besteak beste. Horretaz gain, honako operak zuzendu ditu ere: "Così fan tutte",Mozart-ena. Valentziako Espai MOMA-n; "Il Barbiere di Siviglia", Rossini-rena, eta "Los Tres Cerditos" haur opera.
Hauek osatzen dute "El avaro" antzezlanaren aktore-aktoresa zerrenda: Mari Asín, Virginia Cervera, Imanol Espinazo, Jesús Idoate, Patxi Larrea, Aurora Moneo, Pablo del Mundillo, Bruno Ciordia, Oscar Rozáis eta Belén Otxotorena.