(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Belateko tunela itxita egongo da abuztuaren 6tik 29ra mantenu lanak direla eta asteazkena, 2007.eko abuztuak 1

Lanen bidez, tunelaren barneko estalduraren zenbait pitzadura konponduko da 150 metro inguruko zati batean


Belateko tunela trafikora itxi egingo da mantenu eta konponketa lanengatik datorren astelehenaren 0:00etatik, abuztuak 6, abuztuaren 29ra arte, asteazkena, Nafarroako Gobernuaren Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak adierazi duen bezala.


Uztailaren 20an, Nafarroako Gobernuak bidalitako prentsa ohar batean adierazi zen moduan, Belateko tunelean ikuskapen bat egin zen, eta ondorioz, egiaztatu zen aurreko urtetan burututako konponketa, errefortzu ea euste lanak aurreikusitakoaren arabera garatu izan zirela eta tunelaren egiturako segurtasuna bermatzen zutela.


Hala ere, ikuskapen horri esker, zenbait gunetan pitzadurak eta zartatuak atzeman ziren gunitan (hormetako hormigoizko estaldura). Horiek konpondu behar dira komunikazio bide honek behar bezalako zerbitzua eskaintzeko.


Aurreikusitako manten lanak tunelaren 6.000 metroetatik 150etan zabalduko dira eta pitzatutako zonaldeen saneamenduan eta garbiketan eta ondorengo zigilatzean dautza. Horretarako 416 buloi, 510 metro karratu sare elektrosoldatua eta 60 metro kubiko proiektatutako hormigoia ipiniko dira. Jarduera horiekin, kenduko eta ondoren berriz ipiniko dira euskarri elementuak, iragazgaizte lamina eta bestelako lan elementuak.


Lanak bizkortu eta trafikoaren segurtasuna bermatu ahal izateko, lanak abian dauden bitartean, tunela trafikora itxiko da. Aldi horretan, abuztuaren 6tik 29ra arte, trafikoa Belateko portuaren errepidearen zatitik pasa beharko da.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa