Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Eraikinaren estaldurak jatorrizko zuri distiratsua berreskuratu du eta eskailera berriak suteen aurkako babes sistema osatzen du
Virgen del Camino Ospitaleko fatxada
(
irudia handitu
)
Virgen del Camino Ospitalea, egun hauetan, fatxadak garbitzeko eta larrialdiko eskailera berri bat eraikitzeko lanak amaitzen ari da. Aipatutako eskailera medikuntza orokorreko eraikinaren sarreraren ezkerraldean kokatzen da, Barañaingo Etorbidean.
Eraikinaren fatxadetako estaldura osatzen duten harrizko plaken azalera garbitzeko, silize hautseko partikula hezeen mikroproiekzio sistema bat erabili da eta ondoren azalerak agente hidrofugo batez inprimatu dira, harria zaharkitzen duten ingurumen erasoetatik babesteko. Eragiketa horien ondoren, Virgen del Camino Ospitaleak jatorrizko zuri distiratsua berreskuratu du.
Bestalde, larrialdizko eskailera bat eraiki da Barañaingo Etorbidera begiratzen duen fatxadan. Eskailerak, saihesbidera begira dagoen atzeko fatxadaren antzeko termino arkitektoniko eta funtzionalak ditu, suteen aurkako araudiari jarraiki.
Virgen del Camino ospitaleko larrialdiko eskailera.
(
irudia handitu
)
Nafarroako Gobernuak lanen proiektua iazko apirilean ontzat eman zuen, eta Nafarroazko Osasun Zerbitzuko-Osasunbidea zuzendari-kudeatzaileak, berriz, gastua ekainean onetsi zuen. Lau enpresek eskaintza aurkeztu zuten lehiaketaren ondoren, lanak Jesús Garbayo Ayensa S.A. enpresari adjudikatu zitzaizkion. Lanen zenbatekoa 1,59 milioi euro izan da.
Lanak eraikinaren kanpoaldetik burutu dira, zentroaren berezko lanak eta Ospitale barneko profesionalen eta erabiltzaileen zirkulazioa ez oztopatzeko.