(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 150.000 euroko diru-laguntza bat eman dio Teknologia eta Elikadura Segurtasuneko Zentro Nazionalari I+G+I arloko jarduerak garatzeko osteguna, 2007.eko abuztuak 2

Helburua zenbait ikerketa proiektu sustatzea da, nekazaritza-elikadura produktuetako kontserbazio arloari arreta berezia emanez


Echarte (ezkerra) kontseilaria eta Demetrio Fernández, hitzarmena sinatzen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuaren bidez, 150.000 euroko diru-laguntza eman dio Teknologia eta Elikadura Segurtasuneko Zentro Nazionalari - Ebroko Laborategia (CNTA-Lab Ebro) I+G+i arloko jarduerak garatzeko 2007. urtean zehar. Diru-laguntza hau araupetzen duten baldintzak gaur Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko kontseilariak, Javier Echarte Echarte, eta CNTA zentroaren zuzendari kontseiluaren zuzendari nagusiak, Demetrio Fernández Paz, sinatutako hitzarmenaren testuan biltzen dira.


Hitzarmen honen helburua laguntza araupetzen duen esparrua definitzea da, I+G+i kontzeptuaren garapenari lotutako eskumeneko jarduera esparruan, laguntza tekniko egokia eskura jartzeko, nekazaritza-elikadurako enpresaren sektoretan ezarritako elaborazio prozesuetan, Nafarroako nekazaritza-elikadura politika eta landa ingurua defendatzeko.


Hitzarmenenaren arabera, CNTA zentroak hurrengo jarduera ildoak garatuko ditu, oro har, I+G+i arloko eredu kontzeptualaren barruan: uren departamentuko jarduerak finkatzea; enpresek eta CNTA zentroak I+G+i aroko Europako proiektuetan parte hartzea sustatzea eta emaitzak babestea eta sektorera transferitzea; parametro fisiko-kimikoak eta kutsatzaileak aztertzea; garapen eta berrikuntza jarduerak izoztutako begetalak egiten dituzten Espainiako elkarterako; nekazaritza-elikadurako hondakinen ingurumen eskakizun berrien azterketa; fitosanitarioen hondakin berrien arrisku egoeretako erantzuna; eta biologia molekularreko tekniketako aplikazioa mikroorganismo patogenoen kontrolean eta espeziak baimentzeko prozesuetan.


CNTA zentroak – Ebroko Laborategiak, bere estatutuen arabera, besteak beste, nekazaritza-elikadurako produktuen kontserbazio arloko ikerketa du helburu. Horrenbestez, I+G+i arloko jarduera kopuru handia helburu horri zuzentzen zaio, gainontzeko jarduera ildoak alde batera utzi gabe, izan ere, enpresei erabateko zerbitzua eskaintzen die, bai laguntza teknikoan, eta bai I+G+i arloan eta laborategien arloan.


CNTA zentroari ekoizpen prozesuaren teknika eta kontrol alderdiak garatzea dagokio, industria bezeroen enpesa jardueraren esparruan. Horretaz gain, aipatutako bezeroen interesetarako egokiak diren zerbitzuak antolatzea dagokio, eta hala dagokionean, ordezkatze, prestakuntza eta informazio zereginak garatzea.


CNTA zentroak zientzia erkidegoaren eta enpresa sektorearen arteko lankidetza ereduarekin bat egiten du, zientzia garapenaren alde egiteko eta lehiakortasuna hobetzeko helburuarekin, elikadura segurtasuna eta produktuen kalitatea bermatzen duten tekniken garapena eta aplikazioa oinarri hartuta, baita merkaturatze era berriak garatzeko eta ikertzeko helburuarekin ere.


Bestalde, Nekazaritza Departamentuak CNTA zentroa solaskide nagusitzat jotzen du nekazaritza-elikadura industriaren sektoreko interes teknikoen eta I+G+i arloaren defentsaren alde. Bertan, egun, laurogei enpresa inguru biltzen dira. Horretaz gain, Zientzia eta Teknologia Ministerioak CNTA zentroa nekazaritza-elikadura sektoreko erabateko erreferentetzat jotzen du esparru nazional osoan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa