(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


EVENA-ren ustez mahatsaren uztak %17,1eko jaitsiera izan du Nafarroa JD-n eta %10,4koa, Errioxako KJD-ren, 2006. urtearekin konparatuta

ostirala, 2007.eko abuztuak 3

Kausa nagusienak emankortasun indize txikiagoa eta mordoaren neurri txikiagoa, mildiu eta zonaldeen arteko ekoizpen desberdina izan dira



Nafarroako Mahastizaintza eta Enologia Estazioak (EVENA) mahatsaren lehenengo balioespen bat egin du uztailaren amaieran. Nafarroako Jatorri Deiturako, uzta 104.391.010 kg-etan neurtu da, beraz, %17,1eko jaitsiera eman da, 2006ko urtean lortutako uztarekin konparatuta (125.923.956 kg mahats), Errioxako Kalifikatutako Jatorri Deituraren uztak, berriz, 39.673.500 kg-etan neurtuta, %10,4ko jaitsiera izan du, 2006ko urtearekin konparatuta.


Egoera horren kausa nagusiak (bi jatorri deituretan) honakoak izan dira: emankortasun indize txikiagoa, mordoaren neurri txikiagoa eta mildiu gaixotasunaren eragina, eta zonaldeen, partzenen eta barietate ezberdinen arteko ekoizpen desberdina. Azken hori, mahatsa bildu arte gainontzeko hilabetetan eman daitezkeen klimaren baldintzen arabera, adierazitako desberdintasuna areagotu daiteke.


Halaber, Nafarroako JD-ren kasuan kausa espezifiko gisa, zonaldeen eta barietateen nolabaiteko lerradura eman da, Errioxako KJD-an, ohiko kausei, zonalde eta barietate jakin batzuetan emandako tempranillo hazkuntza eta kazkabarrak eragindako kalteak gehitu behar zaizkie.


EVENA-k Nafarroako JD-ri buruz emandako iritzien arabera, batezbesteko uztari dagokionez, existitzen den mahastiaren azaleraren eta adinaren arabera, un honetan %11,5eko ehunekoa batezbestekoa uztaren azpitik dago, izan ere 118 milioi kg mahatsaren inguruan egon liteke. Landarearen egoera begetatiboa eta mahatsaren osasun egoera, oraingoz, onak dira. Hala ere, garrantzirik gabeko oidio eta armiarma horiko fokuren batzuk agertu dira. Ziklo begetatiboaren garapenari dagokionez, aipatu behar da iazko urtearekiko hamar egun inguru atzeratu dela, nahiz eta normaltasunaren barruan egon, urte eta erdiarekiko. Bestalde, mildiu gaixotasunak eragindako kalteen ondorioz, uzta orokorrean murriztu da, modu nabarmenagoan zenbait zonaldetan eta finkatan.


Errioxako KJD-ri dagokionez, EVENA-k uste du, existitzen den mahastiaren arabera, batezbesteko uzta arruntari dagokionez, 43 milioi kg mahatsaren inguruan egon liteke, beraz, %7,7ko ehunekoa batezbesteko uztaren azpian egongo da. Landarearen egoera begetatiboa eta mahatsaren osasun egoera onak dira. Hala ere, garrantzi handirik gabeko oidio eta armiarma horiko zenbait foku agertu dira. Ziklo begetatiboaren garapena hamabi egun atzeratu da iazko urtearekiko, baina normaltasunaren barruan dago, urte eta erdiarekiko. Kazkabarrak eragindako kalteei dagokienez, orain arte oso leku jakinetan izan dira, eta maila orokorrean ez dute uzta murriztu Errioxa-Nafarroako Kalifikatutako Jatorri Deituraren zonaldearen barruan, bai ordea eragindako eskualdeko upeltegietan.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa