(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago


Nafarroako udako baso suteak prebenitzeko eta itzaltzek kanpaina bere ekuatorera iritsi da baso azalerako 58 hektarea erre ondoren

ostirala, 2007.eko abuztuak 3

Nafarroako Gobernuak gaur, Nafarroako Larrialdietako Agentziaren bidez, ezagutzera eman ditu udako baso suteak prebenitzeko eta itzaltzeko kanpainaren ekuatoreari dagozkion behin-behineko datuak, kanpainaren lehenengo bi hilabetetan, ekainean eta uztailean, pilatutako zifrei buruzkoak.


Superficie quemada por el incendio ocurrido el pasado mes de julio en Caparroso.

Uztailean Caparroson izandako suteak erretako azalera. ( irudia handitu )


Aldi horretan Nafarroan 209 sute erregistratu dira eta ondorioz 200,7 hektareako azalera bat kaltetu dute. Horietatik, 142,5 hektarea nekazaritza lurraldekoak dira (uztondoak, batez ere) eta 58,2 ha, berriz, baso azalerakoak. Azken horretatik, hein berean, 6 hektarea zuhaitzen lurraldekoak ziren.


Hilabeteen arabera, ekainean emandako 46 suteetan baso azalerako 10,6 hektarea eta nekazaritza lurraldeko 33,8 ha erre ziren, uztailean, berriz, suteen kopurua 160-era igo ziren: kaltetutako 47,6 hektarea baso zonaldekoak eta 108,2 ha, nekazaritza areakoak.


Ikusten den bezala, suteak kaltetutako batezbesteko azalera ez da hektarea batera iristen, eta horrek argi islatzen du erabaki bikaina izan direla NLA-tik aktibatutako berehalako irteerako protokoloa (aire eta lurraldeko baliabide guztiak su-abisuetara bidaltzen dira prebentzio moduan) eta aurtengo udarako ingurumenean sutea erabiltzeko egindako debekua. Aipatutako debekua, hirugarren urtez segidan, Ingurumen Departamentuko eskutik sortu zen.


Iazko urteari dagokionez (248 sute ekainean eta uztailean, kaltetutako 261 baso hektarearekin, erdia baino gehiago zuhaiztikoak, eta nekazaritza azalerako 494 hektarearekin), suteen eta erretako azaleraren kopurua nabarmen jaitsi da, baina, kontuan hartu behar da 2006ko ekainaren 15ean Peña Mendilerroan izandako sute handiak, kaltetutako nekazaritza eta basoko 340 hektarearekin, ezinezkoa egiten duela bi urteen arteko konparazioa ontzat ematea, izan ere, aurtengo urtean, orain arte behintzat, ez da aipatutako sutea bezain sute handirik eman.


Kanpainak indarrean jarraitzen du irailaren 30era arte


Gogoratuko den bezala, kanpaina hau, Lehendakaritza, Justizia eta Barne, eta Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuen bidez antolatuta, ekainaren 8an abian jarri zen eta indarrean mantenduko da irailaren 30era arte.


Bertan honako hauek hartuko dute parte: Nafarroako Gobernuaren hamaika su-hiltzaileen etxeak, Miluze-Iruñeko urtaroko etxearen laguntzarekin, Ingurumeneko landa langileak eta zazpi su-hiltzaile etxe boluntarioak Nafarroako Mendietatik zehar banatuta. Zaintza behatokien sarearen eta su-hiltzaile etxeetarako langileen errefortzu gisa, NLA-k 170 laguntzaile kontratatu ditu eta Miluzeko aire baseak hirugarren helikoptero bat hartu du barne suteen aurka borrokatzeko, urte osoan ohiko zerbitzua eskaintzen duten bi helikopteroez gain. Era berean, Ingurumen Ministerioak suteen aurkako hegazkin bat Nafarroan kokatu du, eta horretarako Nafarroako Gobernua aerodromo bat prestatzen eta hornitzen ari da Tafallako Plano Mendian.

Dokumentazioa:
Noticia relacionada: Dispositivo especial antiincendios de verano

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa