(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

15,3 euroko urte anitzeko gastu bat ontzat eman da nekazaritza ekologikoari eta abeltzaintzako ingurumen laguntzei dagozkien laguntzak izapidetzeko astelehena, 2007.eko abuztuak 6

Nafarroako Gobernuak erabaki bat hartu du. Beraren bidez, Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuari baimena eman zaio 15.377.872 euroko urte anitzeko gastu orokorra konprometitzeko 2007 eta 2011 urte bitarterako, nekazaritza ekologikoari eta abeltzaintzako ingurumen laguntzei dagozkien laguntzak izapidetzeko helburuarekin.


Hain zuzen ere, 2007. urterako 2.887.000 eu8roko gastu bat aurreikusi da (1.911.000 € nekazaritza ekologikorako eta 976.000 € abeltzaintzako ingurumen laguntzetarako). Gainontzekoa ordainduko da 2008, 2009, 2010 eta 2011. urteetako aurrekontuen pentzura, 3.122.718 € bana urte bakoitzeko (2.122.718 € nekazaritza ekologikorako eta beste 1.000.000 € abeltzaintzako ingurumen laguntzetarako, urte bakoitzean).


Nafarroako Gobernuaren baimen hau beharrezkoa da, hainbat aurrekontu urteri eragiten dion urte anitzeko gastu bat delako. Laguntza horiek jasotzeko, irailaren 20ko Kontseiluaren 1698/2005 (EE) Araudia aplikatu behar da, Landa Garapeneko Europako Funtsaren (FEADER) bidezko landa laguntzaren garapenari dagokionez. Aipatutako araudiak 2007ko urtarrilaren 1etik 2013ko amaiera arte landa garapena zuzenduko duen esparru berria ezartzen du. Laguntzak 2007-2013ko Nafarroako Garapen Programan ezarritakoaren arabera ere araupetuko dira, Nafarroako Gobernuaren 2007ko maiatzaren 7ko erabakiaren bidez onetsita. Aipatutako erabakia, dagoeneko, Europako Batzordeari igorri zaio ontzat emateko. Horrela, nekazaritza ekologikoari dagozkion neurriak (ingurumen laguntzen barne), eta abeltzaintzako ingurumen laguntzak abian jarriko dira. Horiek abeltzaintza ekologikoa eta desagertzeko zorian dauden bertako arrazen kontserbazioa eta sustapena hartzen dute barne.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa