(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak Jose Lucea Villarren argazkiak onetsi ditu dohaintzan Artxibo Orokorrerako

astelehena, 2007.eko abuztuak 6

Nafarroako Gobernuak dohaintza bat onetsi du gaurko bilkuran, 253 negatibok eta 40 positibok osatuta, denak Jose Lucea Villarren argazki fondokoak. Dohaintza egilearen alabak egin du, alegia, Mercedes Lucea Martinezek, eta argazkiak Nafarroako Artxibo Orokorrean gordeko dira.


Jose Luceak, argazki zaletasuna zuen mediku iruindarrak, egin zituen dohaintzako irudiak joan zen mendeko berrogeita hamargarren hamarkadan. Foru Erkidegoko herrietako eliz dorreak dira. Kultura Zuzendaritza Nagusiaren ustez, bildumak balio dokumental handia dauka, izan ere, “lagin izugarria baita garai hartako Nafarroako arkitektura erlijiosoaren egoera ezagutzeko”.


Dohaintzaren barrenean jabetza eta ustiatze eskubideak sartzen dira eta emaileak, Mercedes Luceak, jarri duen baldintza bakarra izan da bilduma bateratua eta haren aitaren izenari lotuta egotea.


Gobernuak eskerrak eman dizkio Mercedes Luceari, izan ere, “haren keinu eskuzabalaren bidez, Nafarroako Artxibo Orokorraren fondoak handitzen laguntzen baitu”.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa