Castellano | Euskara | Français | English
Ikusi egun honetako albiste gehiago
Francisco Iribarrenek presidenteordetza eta Ekonomia eta Ogasuneko kontseilari karguak utzi ditu
astelehena, 2007.eko abuztuak 6Miguel Sanz Sesma presidenteak gaur Nafarroako Gobernuaren bilkuran jakinarazi duenez, Francisco Iribarren Fentanesek, berak eskatuta, karguak utzi ditu presidenteorde eta Ekonomia eta Ogasun kontseilari gisa.
Francisco Iribarren
(
irudia handitu
)
Joan zen maiatzeko hauteskundeak egin baino lehen, Iribarrenek politika uzteko asmoa jakinarazi zion Sanz Presidenteari. Nafarroako Gobernu berriaren osaketa argitzen ari den honetan eta kontuan izanik oraingo Exekutiboak ez du beste bilkurarik aurreikusten, orain arte arlo ekonomikoaren erantzulea izan denak oko egin die formalki haren karguei eta hasiera emanen dio beste etapa profesional bati enpresa pribatuko munduan.
Sanz Presidenteak haren eskerrik beroenak eman dizkio perotsonalki gaur goizean haren kideen aurrean emandako zerbitzuengatik.