(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak ETA banda terroristak bidalitako estortsio gutunak gaitzetsi ditu astelehena, 2007.eko abuztuak 6

Nafarroako Gobernuak gaur goizeko bilkuran gaitzetsi ditu ETA banda terroristak Foru Komunitateko eta Euskal Herriko enpresaburuei bidalitako estortsio gutun berriak.


Foru Exekutiboa, halaber, xantaia egindako enpresaburuen alde agertu da, euren egoera Polizian salatzea aholkatu die, eta komunitatean lanpostuak eta aberastasuna sortzeko funtsezko eginkizuna garatzen jarraitzera animatu die.


Nafarroako Gobernuak uste du mota horretako ekintzekin, banda terroristak bere banda mafiosoaren izaera berresten duela eta bere delitu-jarduerak disimulatzen saiatzen dela, motibazio politikoez mozorrotuta.


Oraingo honetan ere, foru exekutiboak indar politikoei deialdia egin die terrorismoaren gaitzaren aurka borroka egiteko eta Estatuko Segurtasun Indarren zereginaren aldeko erabateko konfiantza adierazi du, hura errotik desagerrarazteko formula gisa.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa