(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Abiadura Handiko Trenaren geltokiko gunearen eta geltoki zaharreko gunearen garapenari buruzko planaren informazio publikoko aldi berri bat zabaldu da astelehena, 2007.eko abuztuak 6

Nafarroako Gobernuak gaurko bilkuran erabaki du "Abiadura Handiko Tren Geltoki Berriaren Guneko eta Iruñeko Tren Geltoki Zaharraren Guneko Garapenari buruzko Plana" izeneko Udalez Gaindiko Eragineko Plan Sektorialaren (PSIS) informazio publikoko aldi berri bat zabaltzea, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuak sustatuta.


Zenbait erakundek eta partikularrek plana zehatzago aztertzeko interesa adierazi dutenez, Gobernuak erabaki du espedientea informazio publikoko eta proiektuak eragindako udal mugartetako udaletako entzunaldi izapideetara aldi berean eramatea, hilabeteko epe batez. Espedientea interesatuen eskura izango da Ingurumen, Lurraldearen Antolamendu eta Etxebizitza Departamentuan (Avenida del Ejército, 2-nivel 2, Iruña), eta aipatutako epean, egoki deritzen alegazioei buruzko idatzi bat aurkeztu ahal izango da.


Plan honen helburua Iruñeko abiadura handiko trenaren geltoki berria kokatuko den esparruaren hirigintza antolamendua garatzea da. Esparru horrek honako mugak izango ditu: Barañaingo udal mugartea, Elortz ibaia, Santiagorako Bidea eta A-15. Horretaz gain, hiria zeharkatzen duen tren kiribila desegitetik eta egungo tren geltokia lekuz aldatzetik sortutako esparrua ere antolatzea du helburu.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa