(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Departamentuaren eta Zizur Txikiko Kontzejuaren arteko hitzarmen bat ontzat eman da herriko zeharbidea erreformatzeko astelehena, 2007.eko abuztuak 6

Enkante oinarriaren aurrekontua 891.766,42 eurokoa da


Nafarroako Gobernuak Zizur Txikiko Kontzejuarekin lankidetza hitzarmen bat ontzat eman du zeharbidea erreformatzeko lanak exekutatzeko araubidea ezartzeko, "herri honetako hiri guneko zeharbideak zolatzeko Proiektuaren barne, NA-6053, Zizur Nagusi-Zizur Txiki, p.k. 0+770-etik 1+260-etara eta NA-6000 errepidetan, Etxabakoitz-Campanas, p.k. 1+200-etik 1+450-era errepidean, Zizur Nagusian (Nafarroa)". Guztira, 891.766,42 euroko aurrekontua egin da.


Araudiaren arabera, Herri Lan, Garraio eta Komunikazio Departamentuari dagokio833.531,62 euro ordaintzea, hurrengo kontzeptuak eta zenbatekoak kontuan hartuta: 771.788,54 euro lanaren kontzeptuan, 30.871,54 proiektua idazteko eta 30.871,54 euro lana zuzentzeko. Ekarpen horiek 2009. urtean egingo dira.


Tokiko Erakundeak, bestalde, lanak exekutatzeko behar diren ondasunak eta eskubideak bereganatuko ditu, eta horietatik eragindako gastuak bere gain hartuko ditu, baita lanek eragindako zerbitzuak ordezkatzearen gastuak ere. Zizur Txikiko Kontzejuak, halaber, lanak eta horien zuzendaritza teknikoa kontratuko dute, Departamentuko Kontserbazio Zerbitzuaren ikuskapenpean; azkenik, laneko ziurtagiri egokiak igorriko eta ontzat emango ditu eta horren sustatzaile izaera edukiko du.


Era berean, Zizur Txikiko Kontzejuak ekintzak sortutako gainontzeko gastuak finantzatuko ditu, baita beharrezko lurraldeak erosteak eta desjabetzeak eragindakoak ere.


Nafarroako Errepide Sareko zeharbideak araupetzen dituen Foru Dekretuaren arabera, azpiegitura berriaren jabetza eta mantenu eta kontserbazioko eskumen egokia Kontzeju horri egokituko zaizkio.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa