(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

400.000 euroko diru-laguntzak eman dira liburutegi publikoak eraikitzeko eta hobetzeko asteartea, 2007.eko abuztuak 7

Nafarroako Gobernuaren Kultura eta Turismo Departamentuak 400.000 euroko diru-laguntzak eman ditu Foru Komunitateko liburutegiak 2007. urtean eraikitzeko eta hobetzeko.


Hauek dira diru-laguntza horien udal onuradunak: Azagra, 1.811,62 euroko diru-laguntzarekin, liburutegi publikoa hobetzeko lanetarako aurrekontuan sartutako 2.238,99 euroko gastuaren %80,9ri dagokionez; Burlata, 4.430,51 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 4.928,14 euroko gastuaren %89,9ri dagokionez; Cortes, 136.827,61 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 169.106,62 euroko gastuaren %80,9-ri dagokionez; Lizarra, 46.042,58 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 51.214 euroko gastuaren %89,9ri dagokionez; Fitero, 33.833,83 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 44.302,70 euroko gastuaren %76,4ri dagokionez; Fontellas, 4.664,91 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 6.108,33 euroko gastuaren %76,4ri dagokionez; Lesaka, 88.648,31 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 109.561,26 euroko gastuaren %80,9ri dagokionez; Leitza, 28.992,68 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 37.963,61 euroko gastuaren %76,4ri dagokionez, eta Lekunberri, 54.747,89 euroko diru-laguntzarekin, aurrekontuan sartutako 71.688 euroko gastuaren %76,4ri dagokionez.


Hauek izan dira diru-laguntza hauek emateko balorazio irizpideak: liburutegiak zerbitzua eskaintzen dien biztanle kopurua, bertako zerbitzuak Liburutegiei buruko Foru Legearekin bat egitea, liburutegiaren kokapena eta irisgarritasuna, Kultur Etxe edo antzeko zuzkidura baten barruan egoteari lehentasuna emanez, liburutegiari emandako azalera erabilgarria, lan proiektuaren kalitatea eta aurrekontuarekin bat egitea.


Sareak laurogeita hamar liburutegi baino gehiago ditu Nafarroako geografia guztitik zehar, eta 2003. urtetik, Komunitatean, guztira, 10 liburutegi publiko ireki edo berritu dira: Berriozar, Noain, Altsasu/Alsasua, Cáseda, Agoitz, Txantrea, Viana, Miranda, Bera/Vera de BIdasoa, Txantrea, San Jorge eta Mendillorri.


Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa