(Edukira Joan)

Logotipo navarra.es

Castellano | Euskara | Français | English

Edukirako tresnak

Ezagutzera eman

  • Meneame
  • Delicious
  • Twitter
  • Google
  • Facebook

Ikusi egun honetako albiste gehiago

Nafarroako Gobernuak 3,2 milioi eman ditu herri indigenak garatzeko azken bost urteetan egindako 45 proiektu baino gehiagorentzat asteazkena, 2007.eko abuztuak 8

Bihar ospatzen da Herri Indigenen Nazioarteko Eguna


García Malo kontseilaria urtarrilean, Nafarroako Gobernuak finantzatutako Ekuadorreko eskola batean egon zen. ( irudia handitu )

Nafarroako Gobernuak, Gizarte Ongizate, Kirol eta Gazteria Sailaren bitartez, 2002. eta 2006. urte artean 3,2 milioi € eman ditu herrialde indigenak garatzera bideratutako 45 proiektu baino gehiago finantzatze aldera; hau da, Garapenerako Nazioarteko Lankidetza Zerbitzuak proiektu-mota horiek finantzatzeko jarritako funtsen (70 milioi € azken bost urteetan) %5a.


Eragin handiena Hego Ameriketan izan da (2,3 milioi €); hots, proiektu indigenetara bideratutako aurrekontuaren %70 baino gehiago. Proiektuek Argentina, Bolivia, Kolonbia, Ekuador, Peru eta Venezuela hartzen dituzte. Ondoren daude Amerika Erdialdea (Guatemalan eta Mexikon diruz lagundutako programak, 686.903 € (funtsen %21)) eta Asia, (Indian garatutako proiektuak, 187.569 € (%5,71)). Nafarroako ekarpena amaitzeko, batetik, Tunez-eko programak daude, 39.590 €-rekin (%1,2); eta, bestetik, Foru Erkidegoan bertan egindako hainbat sentsibilizazio-ekintzen finantzaketa.


Finantzatutako proiektuen jarduera-eremu nagusien artean landa-garapena eta beste zerbitzu eta azpiegitura sozialen garapena aipatu behar dira. Lehendabizikoari dagokionez, funtsen %50 baino gehiago erabili da horretan; bigarrenean, berriz, guztira, 384.581 € jarri dira, %11 baino gehiago. Gainerako proiektuetan ondorengo arloak jorratu dira: ur-hornidura eta arazketa, hezkuntza, emakumea eta garapena, biztanleria eta erreprodukzio-osasuna, osasuna, banku eta finantza-zerbitzuak, eta garraioa eta biltegiratzea.


Adibide gisa, Foru Erkidegoko GGKEk garatutako hiru proiektu aipatu behar dira, hots, Nafarroako Gobernuak finantzaturikoak. 2004. urtean, Anaia Txiker Kaputxinoek garatu zuten naporunar komunitateen irakaskuntzaren kalitatea hobetzeko proiektua Orellanan (Ekuador), eta 136.208 € diru-laguntza izan zuten. Orellana da gizakia gutxien garatu den probintzietariko bat eta indigena gehien dituena, naporunar biztanleria. Komunitatea herrialde guztiko ahulena da; beraz, proiektuaren helburua izan zen irakaskuntzaren kalitatea hobetzea Hispaniako instituzioen esparruan. Ekintzarik aipagarrienak ondorengoak izan dira: praktiken zentroa eraikitzea nekazaritza eta abeltzaintzako prestakuntzarako, nekazaritza eta abeltzaintzarako materiala erostea, prestakuntzarako eta birziklapenerako ekipo didaktikoak sortzea eta birziklatzeko hiru tailer egitea kontratatutako bertako langileekin.


Bestalde, Mugarik Gabe Nafarroa GGKEk 200.304 €-ko diru-laguntza jaso zuen 2002-2006 denboraldian zehar, eta denboraldi horretan abian jarri ziren emakume indigena zapoteken osasuna eta hezkuntza sustatzeko eta indartzeko hainbat proiektu. Programa horiek Mexikoko Oaxaca estatuan garatu ziren; estatu horrek ditu komunitate indigenen arteko marjinaltasun indizerik altuenak. Arazorik handienak emakumeek eta neskek dituztenez, planaren erronkarik nagusiena izan zen erreprodukzio-osasuna zaintzea eta etxeko indarkeria geraraztea. Zehazki, horretarako funtsezko osagaia izan zen emakumeak eta komunitateak sentsibilizatzea osasun-kontuetan dituzten eskubideen berri emanaz eta horiek zabalduaz. Medikuntza tradizionaleko farmazia sortu zen Rincón de la Sierra Juarez-eko lau emakume-taldeen komunitate bakoitzean, eta emakumeentzako prestakuntzako hamabi tailer burutu ziren, autoestimuaren eta sexu- eta erreprodukzio-eskubideen inguruan.


Nafarroako biztanleak garatzeko eta sentsibilizatzeko hezkuntzaren arloan, "Herrialde indigenen eskubideak" jarduera nabarmendu behar da; horretarako, 48.500 € jarri dira azken hiru urteetan. Proiektua "Bake Kultura eta Gatazkak konpontzea" izeneko programaren barruan sartzen da; Aldea (Alternatiba Desarrollo) GKE horixe burutzen ari da 2000. urteaz geroztik. Azken hiru ediziotan landu dira, giza garapenaren eta Milenioaren Aitorpenaren helburuen eta balioen esparruan, herri indigenen eskubideak, haien defentsa eta bakerako eta ingurumenerako haien ekarpenak, gatazkak modu baketsuan konpontzeko elementu aipagarri gisa. Gainera, 2006. urtean, Aldeak ingurumenari eman dio garrantzia; izan ere, "ingurumenaren iraunkortasuna bermatzea" da Milenioren helburuetariko bat, eta herri indigena asko eta asko Lurreko dibertsitate biologikorik handiena duten eskualdeetan daude, eta beste herriekin eta Naturarekin erlazionatzeko kultura eta modu bakarrak heredatu dituzte. Hauek dira burutu diren jarduerak: talleak eta ipuinak kontatzea ikastetxe eta institutuetan, "Herri indigenak eta ingurumena" jardunaldiak, "Ahots bat isiltasunean" erakusketa eta "Emakume indigenak eta ingurumena" mintegia.

 

Dokumentazioa:
Berri osoa.doc

Nafarroako Gobernua

Jar zaitez gurekin harremanetan | Erabilerraztasuna | Lege abisua | Webaren mapa